Hasiera batean Campus Salgadora joateko asmoa nuen, baino arazo-okupazio pertsonalak direla eta ezin izan det egon. Arratsaldetan gerturatzeko asmoa neukan, dena ezin da. Pena handia izan da, ez joatea. Lan handia egiten dutela esan didate beti eta nere ingurutik gerturatu diren umeak beti hitzegin didate oso ondo Campusaren inguruan. Ziur nago hurrengo urtean nere esku dagoen guztia egingo dudala han egoteko eta ahal dudan guztian laguntzeko.
Bihartik aurrera Baskoniako Campusean egongo naiz.
Urte batzuk ez naizela horrelako Campus batean egon. Denbora pasa da selekzioarekin Eibarrera joaten ginenekoak eta berriro ere probatzeko gogoa neukan. Eduki genuen bilerak sentsazio oso onak utzi zizkidan. Lan handia egin beharko dugu baino ikasteko edukiko degun aukera ere paregabea izango dela pentsatzen det. Entrenatzaile aldetik, Baskoniako entrenatzaileez gain badira entrenatzaile atzerritarrak edo Espainia osotik iritsitakoak. Ea zerbait pegatzen zaigun eta asko ikasten degun.
Behin Gasteiztik bueltatuta burubelarri aurredenboraldia prestatzen hasiko naiz. Aurten iñoiz baino lehenago hasiko gara entrenatzen eta era eskalonatu batean. Jokalari guztiek ez dute entrenamenduak hasteko deialdia egun berdinean. Egoera ezberdin batzuk aztertuta bakoitzak bere eguna du entrenatzen hasteko. Nahiz eta lehenago hasteko askatasun osoa edukiko duten, fisikoki ondo jarri nahi badute. Urtero bezela Kataluña aldean 4-5 egun igaroko ditugu amistoso dexente jokatzen. 2 edo 3 jokatu ditzakegu egun berean, beraz, fisikoki ondo jarri beharko gara hasieratik.
Teknika indibidualeko zerbait ere egin nahi det jokalari batzuekin baino hori guztiz zehaztu arte, beste kapitulo baterako utziko det.