Lau urte, jaurtitzen ez dakien NBAko MVP bat (bi aldiz), pandemia mundial bat, saskibaloien esperientzia frustragarri ugari eta puskatutako klabikula bat kostatu zait berriro ere idazten jartzea.
Urte askotan defentsako lanak erakarri izan duen entrenatzailetzat izan dut nire burua. Gogoko izan dut aurkariaren indarguneak "suntsitu" eta alderi taktikoan garaitzea. Hau da, jokaldiekin eta scouting-arekin, nire egoa indartzen nuen eta batzutan partiduak irabazten genituen.
Nork egiten du defentsako lana Play Stationean jokatzen dugunean? Sarrera bat ordaintzen dugunean, nork bilatzen ditu defentsako lana egiten dituen taldeak? Baino batez ere, umeak ginenean, nork ez zituen bere saskiratzeak kontatzen edo lagunei esaten? Jokalari izan garenok, beti dugu gogoan puntu asko sartu genituen partidu hori.
Entrenatzaile bezala, aurten behintzat (eta beti ahal bada), eman poza gure jokalariei. Saskibaloia maite dugu eta jokalariek "deskonektatzeko" arriskua duten honetan, eman irriparrak. Jokatzeko aukera eduki bezain pronto, eman puntuak, eman abiadura, eta eman ondo pasatzeko saskibaloia. Irabaz dezagun puntu bat gehiago sartzen eta ez bat gutxiago jasotzen.