Denboraldi berriarekin beti iristen dira ilusioz betetako helburu berriak. Udaran izandako esperientziak gauzak beste era batera ikusteko balio izan dit. Argentinan eskola batean boluntario bezela egonda hausnartu eta gogo berrituta etortzeko aproposa izan da. Bi hilabetez dena kanpotik ikusi, bueltan ahalik eta hobetoen egiteko. Batez ere irakasle bezala, baino entrenatzaile bezela ere.
Distantziak gauzak baloratzeko aukera eman dit beste toki batzuetako ohiturak eta bizimodua ezagutzen nituen bitartean. Benetan aberasgarria izan da eta irakasle moduan asko ikasi dut. Saskibaloi aldetik udaran ez dut kanpusik egin eta faltan asko bota arren, atseden hartuz deskonektatzeko aproposa izan da. Hori bai gogo biziz lanera bueltatu eta denboraldia hasteko
Denboraldia interesgarria planteatzen da. Nazionaleko taldearekin 5. denboraldia izango da. 27 urterekin pixkanaka esperientzia pilatuz (oraindik esperientzia asko asko falta arren). Taldearekin denboraldia prestatzeko iñoiz baino aurredenboraldi motzagoa egin dugu, aurredenboraldi ezberdina beste urteekin alderatuta. Vic-eko txapelketan irabaztea lortu genuen lehen sentsazio onak lortzen. Denboraldia ere ondo hasi da, baino ondo hasteak (garaipenegatik) ez du esan nahi lanean lasaitu behar dugunik, asko dago oraindik egiteko. Jardunaldi asko aurretik batez ere entrenatzaileen munduan... gaur txuria dena, bihar beltza da!
Junior neskekin lehengo urtean hasitako asmoei jarraipena emateko asmoz. Ia talde osoa mantentzen dugu eta lehengo urtean Gipuzkoako kopako finala jokatu ondoren, gogo asko dago denboraldi ona errepikatzeko. Lehen jardunaldia irabazita pixkanaka lanean gauzak ondo egiteko asmotan. Oso gustora nago eta ez naiz batere damutzen lehengo urtean neskak entrenatzen hasteagatik!
Aurten Gipuzkoako selekzioarekin jarraitzeko aukera daukat. Orain arte bezela junior selekzioarekin. Erronka handia izaten da maila handiko jokalariak entrenatzea eta ahal den bezela beraien formakuntzan zerbait aportatzea espero det.
TAKEko saskibaloi eskolan ezin izango det parte hartu, nahiz eta oso gertutik jarraituko ditudan. Baino aurten eskolan, Eskola Kirolean aritzeko aukera izango det. Hirukiden oso oso gustora nago eta oso ilusionatuta nago txikiekin lana egiteko, kirolean ume horiek zaletzeko. 6 urtekoekin hastapena egiten jarraituko det 5. urtez eta izugarri disfrutatzen det beraiekin asteartetan! Zerbait berria baino oso erakargarria. Hau bai dela benetako kirola!
Denboraldi berria ilusioz beteta. Lan ugari baino gogoa ez zaigu falta! Ea dena ondo joaten den!