2011/02/28

Defensa kokatu



Defendatzaileen (gorriak) taldea zelai erdian jartzen da erasotzaileei (urdinak) bizkarra ematen. Entrenatzaileak (C) pase luze bat ematen dio erasotzaileetako bati txistua jotzen duen bitartean. Defenditzaileen taldeak ahalik eta azkarren defentsako posizioan jarri beharko du, horretarako laguntzetako posizioak eta enparejamenduak kontutan eduki beharko ditu.

Erasotzaileek beraien posizioak aldatuko dituzte ariketa egiten den aldi bakoitzeko defensa erlajatu ez dadin.

Garrantzitsua da defendatzaileek alde fuertea eta ahula ezberdintzea. Gero behin kokatuta 4x4 edo 5x5 (daukagun jokalari kopuruaren arabera) jokatuko dute saski horretan.

Rotazioa: Atake-defensa-atake

Real Madriden sistemak

Askotan kuriosidadea izaten da talde profesionalek ze jokatzen duten, jokaldi asko, gutxi...

Ara egunkari katalanak, Barçaren kontrako partiduaren bezperan Real Madridek gehien jokatzen zituen 7 sistemak publikatu zituen.

Garbi ikusi daitekeena dituzten jokalarien araberakoak direla. Beti bilatzen da "3" poste bajoan, "4" ia beti zabalik dago jaurtiketa oneko jokalariak direlako. Hauek hala ere hasierak besterik ez direla dirudi, gero oso landuta baitaukate joku librea.

http://www.ara.cat/esports/basquet/sistemes-ofensius-del-Reial-Madrid_ARAFIL20101229_0001.pdf

1x1 kantxa osoan



Bi fila jarriko dira fondoko marran. Baloia defendatzaileen filan (gorriak). Honek erasotzaileari (urdina) baloia pasako dio eta bere aurrean jarriko da defenditzeko prest. Erasotzaileak konoen ezkerreko aldea edo eskubiko aldea aukeratuko du beste aldeko saskian erasotzeko.

Defendatzaileak "paso de caida" erabiliz erasotzailea alboko marra edo konora bideratu behar du han irtenbiderik gabe galditu dadin. Jokalariari marrak beste defendatzaile bat direla ohartarazi behar diegu. Ondo erabiltzen baditugu kantxaren eremua murrizten degula dirudi, handik ezin duelako iñorrek pasa.

Beste saskian bukatu ondoren trotean erdiko pasillotik bueltatuko gara alboetan ariketa egiten ari direnei molestatu gabe edo handik beste aldera aterako gara.

Rotazioa: Erasotzailea-defendatzailea-erasotzailea

1x1 errebotea eta gero



Baloiarekin fondoko marran jarriko dira (Gorriak). Beste fila bat hiruko marran 90 graduko posizioan (Urdinak). Gorriak urdinari pasako dio baloia eta honek beste aleroan egongo den entrenatzaileari (C). Entrenatzaieak saskira jaurtiko du eta bi jokalariak bitartean erreboteko posizioa borrokatuko dute. Errebotea hartu eta gero 1x1 jokatuko dute. Saski berdinean edo beste aldeko saskian ariketaren helburuaren arabera.

Rotazioa: Fila gorria - Fila urdina - Fila gorria

2011/02/27

Ariketak egokitu

Askotan ikasteko dugun interesak, beste entrenatzaileek egiten dituzten ariketak kopiatu edo probatzera eramaten gaituzte.

Zerbait gure taldetan sartu baino lehen pentsatu behar dugu ea ariketa hori gure taldearentzat positiboa izan daitekeen edo ez. Dena ez da aplikablea talde guztitan.

Adibidean bi talde oso ezberdin ariketa berdina egiten ikus ditzakegu. Bi taldeentzat helburuak oso ezberdinak dira. Txikientzat, teknika indibidualeko errekurtso bat (irteera gurutzatua) egiten ikastea da. Handientzat, tiroko ariketa oso sinple bat da egoera puntual batean erabiltzeko.

Ariketak egin baino lehen zertarako erabiltzen edo erabiliko ditugun pentsatu behar dugu. Gauzak ez dira beste entrenatzaile bati politta ateratzen zaiolako errepikatu behar.

Jaurtitzeko mekanika

Saskira jaurtitzeko daukagun mekanika askotan zerbait berezkoa eta aldaezina bezela jotzen dugu. Aldatu dezakegu eta aldatu behar dugu. Lan horren bitartez portzentaiak hobetu ditzakegu eta arrakasta (saskiraketa) lortuko dugu. Hori lortzeko hainbat aspektu eduki behar ditugu kontutan.

- Hanken posizioa
- Baloia nola heldu
- Gorputzaren orientazioa
- Flexioa
- Baloiaren igoera
- Askatzea

Jota Cuspineran bideo honetan oso ondo azaltzen dira fase hauek

2011/02/25

Defentsako kontzeptuak (I)

Defentsan eduki beharreko posizioa atal nagusi batzutan banatu dezakegu.

1- Gorputzaren posizioa. Orekatua izan behar du bestela norabide aldaketa batean beti saltuta geratuko gara.
2- Eskuak beti era aktibo batean erabili behar ditugu.

Bi puntu haueak askotan ahaztu egiten ditugu eta oso kontutan eduki behar dira.



Bideoan Bowenek jokalari handiagoak defenditzeko egin behar duen lana azaltzen du, aurreko bi kontzeptuetaz hitzegiteaz gain. Baino bideoan esaten duen esaldi batek du garrantzia handia... "Erasoak partiduak irabazten ditu, defentsak ordea txapelketak irabazten ditu"

2x1 jarraia



Bi jokalari (berdeak) baloi batekin jartzen dira zelai erdian 2x1 jokatzeko defendatzaile (gorria) baten aurka. Erasoa amaitutakoan defendatzaileak baloia zabaltzen du kontraeraso irteera egiteko alboetan dauden bi jokalariei (urdinak). Horrela jarraian 2x1ko egoera jokatuko dugu.

Rotazioa: Erasotzaile bat defenditzera eta bestea zabaldu egiten da. Defensatik zabaldu egiten gara hurrengo erasoan atakatzeko.

Arau ezberdin asko ipini daitezke. Bote gabe, baloia zabaldu eta gero nere taldekideak atzetik doblatu behar du...

Laguntzetan jarri



Marrazkian bezela kokatuko gara. 4 Erasotzaile zelai erdiko iskinetan. Beraien aurrean defendatzaile bana. Erasotzaileen artean bi baloi pasako dira. Baloi beltza eta baloi txuria. Entrenatzaileak kolore bat esaten duenean (beltza! adibidez kasu honetan), kolore horretako baloiarekin erasotu beharko dute. Defentsak bere posizioa azkar berritu beharko du laguntzetan era egokian jartzeko. Saski batean ariketa egin ondoren, beste saskira irteera ere sartu genezake ariketa honetan.

Rotazioa: Erasotu - defenditu

Gazteak nola entrenatu.

Scariolok argitaratutako artikulua:

Siempre he pensado que para entrenar un equipo de jóvenes es muy importante utilizar el tiempo de forma inteligente ya que se acostumbran a tener pocos entrenamientos a disposición.

Esto significa elegir bien las cosas útiles e importantes, y descartar las que no lo son.

Segundo elemento clave: enseñar a los chavales a utilizar las dos manos y los pies para pivotar, de caras a que puedan jugar hacia la derecha o hacia la izquierda indiferentemente, a que puedan ser jugadores completos y no limitados a una sola parte de la pista en ataque.

Tercer elemento, insistir sobre el conocimiento de juego de equipo, en el sentido de conocer los espacios, saber reconocer cuándo un tiro es una buena decisión o cuando la mejor elección es pasar el balón, entrenarlos para que jueguen con las normas generales pero con muchísimo espacio para que puedan decidir individualmente en función de qué hace la defensa adversaria, o sea, reconocer y leer el juego y encontrar respuestas a las elecciones de la defensa.

Otro elemento importante es mirar de dar a todos un rol en el equipo y que les pueda ayudar a:

1) El desarrollo de los jugadores que tienen grandes márgenes de mejora.

2) El equilibrio de equipo, la unión y la eficacia por lo que jugadores que no tienen un gran margen de mejora puedan ser perfectamente utilizados en la pista, divertirse y jugar al baloncesto, y al mismo tiempo, favorecer la progresión de los jugadores mejor dotados.

Otro consejo que me gustaría dar es el de dedicar tiempo a la formación mental de los chavales: enseñarles a afrontar las dificultades, a superar los obstáculos que pueden encontrar al formar parte de un grupo, educarlos también mentalmente para la competición y también al respecto hacia los otros, al saber jugar todos juntos.

Ya que el tiempo para entrenar es poco, aconsejo de aprovechar el tiempo para hacer crecer a los jugadores, a los chavales, desde el punto de vista psicológico, mental, hablando con ellos antes y después del entrenamiento, como para, por ejemplo, enseñarles un vídeo del entrenamiento, o de los partidos, para dar un soporte visual a la educación, ayudarles a darse cuenta de todo lo que hacen bien, pero también de las que hacen mal: es muy importante que esto suceda fuera del horario de entrenamiento para aumentar la cantidad de tiempo a disposición, y sin reducir el tiempo de pista disponible.

http://www.sergioscariolo.com/index.php/es/clinics/90-consejos-para-entrenar-a-los-jovenes.html

2011/02/24

Partidu amaiera

Bideo honetan ikusi daiteke nola eraman behar den partidu amaiera bat. Jokalariei gauzak garbi esanez, jokaldiak prestatuz...

Taldea nola eraman

Taldeak eramateko era asko daude, gaur egun Bartzelona modan dagoela hor daude bi adibide...

Xavi Pascual. (www.tubasket.com-eko bideoa)



eta Guardiola. (Piti Hurtadoren blogeko bideoa)

Blokeo irteera jaurtitzeko



Hiruko marraren frontalean fila bat jarriko da bakoitza baloi batekin lehenengoa ezik. Beste bi filak fondoko marran jarriko dira baloirik gabe.

Baloirik gabe filan dagoen lehenengoa alde batera aterako da guk zehaztutako blokeoa jartzera, beheko filako jokalariari. Jokalariak blokeoa pasa eta gero erdiko filatik baloia jasoko du jaurtiketa egiteko.

Pasea eman eta gero, beste filara joango da blokeatzera.

Rotazioa: Blokeatzen den aldean fondoko filan jarriko gara. Jaurtiketa egin ondoren errebotea hartu eta frontaleko filan jarriko gea.

2011/02/14

2x3 jarraia



Bi erasotzaile (urdinak) zelai erdian kokatzen dira baloi batekin. Hiru defendatzaile (gorriak) egongo dira hiruko marran. Jaurtiketa librearen parean jokalari bat ipiniko dugu pasadorearen lanak eginez. Jokalari honek ezingo du ez saskira bota, ez mugitu eta nahi adina aldiz pasa dakioke berari.

Entrenatzaileak defendatzaile baten izena esango du eta zelai erdiko marra ikutu beharko du. Erasotzaileak orduan saskiratzera joango dira 2x2+1eko egoera bat sortuz. Defentsak botea agortzea izango du helburu bezela eta beti bi pertsona baloiaren gainean egotea.

Rotazioa. Defendatzaileak erasotzera, baino esandako izenak pasadore lanak egin beharko ditu. Erasotzaileak + pasadorea defenditzera. 6 baino gehiago bagaude, beste pertsona bat pasadoreen filan jarriko dugu eta gainontzekoak erasotzaileen tokian.