2012/08/15

Aurredenboraldia

Onerako edo txarrerako oporrak amaitzen ari dira eta aurredenboraldia ate joka daukagu. Aurten udaran denbora izan dut, nere saskibaloi mentalidadea pixkat aldatzeko.

Lehenik Baskoniako Campusak begiak iriki zizkidan. Gutxi nekiela pentsatzen banuen, orain oraindik gutxiago dakidala pentsatzen dut. Pilak jarri dizkit ariketa aldetik, metodologia aldetik gauza dexente begiratzeko. Han ingelesa erabili beharra zegoenez Campusean, benetan serio hartzea erabaki dut, abuztuan zehar klaseetara joanez.

Senior taldearekin aldaketa urtea da konpetizio aldetik. Arauak (neurriak) aldatu direnez, aldaketa horiei ahal den etekina atera behar zaio. Konpetizio sistema ere aldatu egin da, lehen forma piko batzuk edukitzea garrantzitsuagoa zela iruditzen zait. Orain joaneko eta itzuleko partiduak daudenez denen aurka erregularragoak izan beharko dugula uste dut. Taldean aldaketa bakarra egoteak ere lana asko errezten du. Ignacio-ren ordez Mendiluk jokatuko du.

Denboraldia ere berezia izango dela iruditzen zait. Lehen aldiz neskak entrenatuko ditut, ez zait iruditzen aldaketa handia izango denik, hala ere talde ona izateak gauzak errezten ditu. Lehengo urtean Liga Vascarako sailkatzea lortu zuten kadete mailan eta lan horri jarraipena ematea da helburua.

Infantil taldearekin ere jarraituko dut. Orain bigarren urtekoak izango dira eta lehengo urtean egin zuten lan bikainari etekina ateratzeko momentua iritsi da. Jarritako baseari adreiluak gehitu beharko dizkiegu.

Saskibaloi eskolarekin ere jarraituko dugu. Azken urteotan klubak hartu duen erabakirik hoberena dudarik gabe. Ikusgarria da umeak ze gustora joaten diren ostiral arratsaldetan.

Saskibaloi aldetik denboraldi potentea izango da. Aurreko denboraldia oso oso ona izan zen. Hori hobetzea edo gerturatzea zaila izango da. Erdia baino pixkat gehiagorekin konformatzen naiz, baino lan izugarria egin beharko dugu horretarako.