2012/05/30

Saskibaloi hiztegia

 Askotan zailtasunak izaten dira euskeraz hainbat termino erabiltzeko edo erraz jokatzen degu erderakadak erabiltzera. Hurrengo loturak herraminta erabilgarria entrenamenduak guztiz euskeraz eramateko.

Saskibaloi hiztegia euskeraz

2012/05/26

Denboraldiaren ebaluaketa



Denboraldiak ezin dira azken partiduarekin batera amaitu. Garrantzitsua da urte osoan zehar tentsioz bete diren erlazioak arintzeko elkartzen jarraitzea, astean behin bada ere.

Azken entrenamenduaren hasiera denboraldiaren ebaluaketatxo bat egiteko erabili dugu. Arbela hiru ataletan bananduta zegoen:

- Alderidi onak edo positiboak
- Alderdi txarrak edo negatiboak.
- Proposamenak

Jokalari bakoitzak post-it bana idatzi behar zuen alderdi positibo eta negatiboetan. Beti ere anonimotasuna errespetatuz eta agian jende aurrean esango ez diren iritziak atera daitezen.

Denek idazteaz bukatutakoan, idatzitakoaren irakurketa egin da eta komentario zein iritzi ezberdinak azaltzen joan dira. Gauza interesgarri asko atera dira. Post-it guztiak gorde eta iritzi horiek lasaitasunez begirau behar dira, batez ere, hurrengo urteari begira aldaketaren bat egin behar bada.


2012/05/23

Por un baloncesto mas espectacular

Eliteko saskibaloia gaur egun asko trabatzen ari dela garbi dago eta aldaketa batzuk beharrezkoak dira. Udara honetan indarrean sartuko diren neurriak motz gelditu dira eta beste pauso bat beharrezkoa da.

Aito Garcia Reneses-en artikulua -k oso ondo definitzen du ze aldaketa behar diren paroiak gutxitzeko.

- Falta taktikoek kontraerasoak asko moztu ditu eta oso zaila da saskiraketa errexak lortzea. Gogorrago zigortzea proposatzen du.

- Zelaiaren zabalera ere handitzea gomendatzen du. Jokalarien fisikoak izugarriak dira eta ez dago tokirik barneko jokoa egiteko, adibidez.

Artikulua irakurtzeak merezi du, pixkat hausnartzeko. Harrobiko arauek ere aldaketa batzuk behar ditu. Edo indarrean datoztenak egokitzea, hiruko marra atzeratzearena adibidez.

2012/05/02

Pre-infantil




Zubi luze honetan Andorran txapelketa bat jokatzeko aukera izan dugu. Txapelketako multzoak ikusterakoan gure lehen urteko infantilak pre-infantil izeneko kategori batean zeuden. Hasiera batean garrantzirik eman gabe eta besterik gabe lehen partidura azaldu ginen.

Zerbaitetan sinistu baten dudarik gabe eta konbentzimendu guztiarekin izan da LEHEN URTEKO INFANTILEK MINIBASKETEKO BALOIA ERABILI BEHAR DUTELA. Minibasketeko saski bajuetatik altuetara nahiko aldaketa da urte batean, gainera baloi pisutsua eta handiagoa erabiltzeko. Jokalari gazte hauen gorputza ez da horrenbeste hazi udara batean horrenbesteko aldaketa jasateko eta egokitzapen egokia behar dute.


Hara non, Andorran, lehen urteko infantilen kategoriari pre-infantil deitzen zitzaion eta egokitzapen batzuk egiten ditu.

- Minibasketeko baloia erabiltzen da
- Zonakako defentsak debekatuta daude
- Ez dago alternantziarik. Bi jokalariek batera baloiaren posesioa badute, defentsari ematen zaio baloia borroka hori sarituz.

Hiru egokitzapen sinple, baino benetan eraginkorrak eta positiboak.

Orain, errelitateari itzulita. Urte osoa pasa dugu baloia txikiarekin entrenatzen eta etxean jokatzen. Baino etxetik kanpo gehienetan baloi handiarekin jokatu dugu arautegiaren kontra. Tira bira ugari izan ditut epaile zein entrenatzaileekin arau honen erabileraren inguruan.

Jokoak umeen beharretara egokitu behar du, eta ez alderantziz. Umeak saskira iritsi behar du, baloia dominatu, indar gutxirekin gestoak ondo egin. Gero errexagoa izango da mugimendu horiek indarra eskuratzean baloi handira transferitzea. Alderantziz umeek saskira iritsi ahal izateko ez dute jaurtiketa egokia egiten edo zenbat aldiz nahiz eta pase egokia egin (guk erakutsi bezela) behin eta berriro galdu da baloia. Etsipena handia da eta motibatu egin behar du gure joku honek. Formatu egin behar dugu, arauak egokitu jokalarien beharretara. Ez ditugu jokalari profesionalak, ohitura osasungarriak eskuratzen dituzten ume batzuk baizik.