2011/12/16

Teknika indibidualeko ariketak



Klubeko jokalari batzuentzat nahiko ohikoak dira horrelako ariketak, agian egunen batean beraiekin horrelako bideo bat egiten saiatuko naiz. Baino bitartean landu daitezkeen hainbat ariketa ikusten dira.

Batez ere kanpoko jokalariei bideratutako ariketak dira, nahiz eta batzuk barrukoekin egokitu daitezken.

Sistemen desglosea



Erasoko mugimenduak nola erakutsi edo nola lortu denboraren erabilera efektiboa izatea. Mugimendu ahalik eta azkarren etekinik handiena atera ahal izateko.

Nik pertsonalki ez ditut horrela lantzen, baino beste era interesgarri bat izan daiteke. Denetik ikusi behar da egokiarekin gelditzeko!

2011/12/15

Pertzepzioa



Bi begi ditugu eta dena ikustea zaila da. Oraindik zailagoa gauza guztitan konzentratuta egotea.

Ezin dugu dena zuzendu aldi berean, defensa landu, erasoa... Ariketa guztiek helburu bat behar dute eta horretan zentratu. Gu horretan fijatu eta zuzenketak helburu horren ingurukoak izan daitezela. Ariketa hori egiten ari garen bitartean zerbait ondo egiten ez dugula konturatzen bagara, akatsa lokalizatu eta hori zuzentzeko ariketa planteatu.

Akats hori zuzentzen hasten bagara, ariketaren benetako helburua lortzeko beharrezkoak diren benetako indikazioak emateari utziko diogu eta seguruenik ez dugu behar bezalako efektoa lortuko.

Atentzioa gauza batean jarri. Talde txurian fijatzen banaiz, ezin ditut beste taldearen paseak ikusi edo inguruan gertatzen diren gauzetan fijatu...

Beroketa hastapenean



Umeak eskolatik, inglesetik... mila gauza buruan dituztela etortzen dira entrenatzera. Lehendabizi beroketan burua pixkat zentratzea behar du helburu bezela gero edukiak hobeto barneratzeko.

Normalean edo nereak batez ere ez dira geldirik egoten. Bizikletan, korrika eskolatik... etortzen dira. Orduan ez diot muskularki berotzeari horrenbeste garrantzia ematen. Pixkat aktibatu jolasaran bitartez, luzatu eta bi ariketa progresiboekin, atal nagusira iritsi.

Bideoan beroketarako jolas sinple baten adibidea jarri det. Gehiegi konplikatu gabe, botea lantzen ari dira era ezberdinetan.

Ni ez naiz prestatzaile fisikoa edo aditu bat. Baino niri funtzionatzen dit, umeak gustora daude eta atal nagusirako prest egoten dira.

2011/12/14

Mekanika lantzen

Ahulki batean, eserita, tiroak egiten... Seguru denak egin dugula hau. Niri garrantzitsua iruditzen zait mekanika lantzerakoan hankak eta besoak ezberdintzea.

Besoak hankarik gabe erabiltzeko, ahulkiak egokiak iruditzen zaizkit. Nahiz eta indar gutxi dutenekin tiroa oso forzatua izan (orduan kanasta jetsi beharko ziren). Baloia nola hartu eta besoaren luzaketa lantzeko egokia iruditzen zait.



Gero denborarekin progresio bat jarraitu beharko litzateke. Beso batekin, saskitik gertu... Saiatuko naiz denborarekin lan progresio bat azaltzen.

2011/12/13

Baloncestobase.com

Blogaz gain ere webgune hontan idaztea animatu naiz.

http://baloncestobase.com/2011/12/13/transferencias-deportivas-de-trabajo-fisico-en-la-iniciacion/

Espazioaren perzepzioa



Beti entzun izan det Ramiro de Maeztu eskolako historia bat. Han ume guztiek saskibaloiean jokatzen dute. 3-4 partidu aldi berean, kantxa berean... jokalari asko, espazio gutxi eta gainera zure ekipokoak nor diren asmatu behar duzu. Hori dela eta jokalariek kantxa ikusteko gaitasun paregabea garatzen omen zuten...

Ideia horri bueltak emanez, saiakera txiki bat egitea pentsatu det. Seniorrarekin momentu puntual batean eta infantilekin entrenamendu osoan zehar. Entrenamendua bere helburu eta ariketekin berdin berdin mantentzea baino bi kanasta erabiltzen diren ariketetan oztopo pila bat jarrita bidean. Kono-ahulki-baloi-makila ikutzen zen bakoitzean zigortxo bat zegoen.

Beraien atentzioa izugarria izan da entrenamenduaren lehen orduan. Despistatu ezkero bazekiten zerbait ikutuko zutela. Orduan beraien atentzioa guztiz entrenamenduan zegoen, ariketa ondo egin eta gainera ezer ez ikutzeko...

Denborarekin oztopo gehiago jarrita errepikatuko det entrenamendu mota hau. Probatu, ea zemuz joaten zaizuen...