2016/05/12

Frustrazioa errendimenduan

Frustrazioen kontrola ezinbestekoa da kirolari baten garapenean.
Kirol hezitzaile bezala, nere kezka handienetarioa gazteek kirola ez uztean datza. Kirola (taldeko kirola) uzten dutenen artean, beraien perfilean fijatzen hasi nintzen eta asko errendimenduan egondakoak dira edo gazteetan selekzioetan aritutakoak.
Gazteetatik errendimendu linea batean aritutakoak hoberenak izatearen motibazioa daukate. Gizarte edo ingurukoen onespena jasotzen dute. Horrek gogor entrenatu eta sakrifizio handiak egitera eramaten ditu. Agian profesionalak izango diren ametsarekin baino lehen zailtasunarekin besoak jetsiko dituzte. Lehen zailtasunarekin ez dute orain arte eginiko esfortzu horiek egiteko gogoa edukiko. Hoberenak izaten jarraitzen badute, goi mailara iritsi daitezke baino gure gizarte hontan jokalariak prestatzen al ditugu zailtasunei aurre egiteko? Arazoak konpontzeko prest daude? Ez ditugu jokalariak frustrazioak gainditzeko prestatzen.
harrobia
Errendimendu goiztiarrak edo adin goiztiarrean entrenamendu karga handiek, seguraski emaitza onak emango ditu kirol horretako, (edo kasu honetan saskibaloieko) lehen partiduetan. Gazteak partidu asko irabaziko ditu eskuratu dituen gaitasunei esker. Bere ikaskuntza mailaren %ko handia jasoko duelako. Bi adibide:
A taldea: Potentzial oneko taldeak 1tik 100ra ikasteko badauka, 70 ikasiko du adin goiztiarrean, 3 aldiz gehiago entrenatzen duelako. Partiduak irabazteko tresnak ikasiko ditu. Fisikoa erabiliz, puntu errexak bilatzeko egoerak landuko ditu, habilezia orokorrak alde batera utziz seguraski. Edo jokalari hoberenak talde berean jarriko dira. Hoberenak talde berean jarriz, jokalari batzuek ez dute iñoiz hoberena izatea zer den baloratuko edo rol horiek ez dituzte ezagutuko etorkizunean noizbat hori izan behar badute. Rol horiek ere landu behar dira. Talde honek txapelketak lortuko ditu edo goran ibiliko da. Jokalari asko selekzioetara joango dira. Baino benetako saltoa ematen ez badute, junior garaian jokatzeari utziko diote, nahiz eta sekulako talentua eduki. Garai goiztiarrean asko entrenatu dute eta hobetzen jarraitzeko motibazioa bukatu zaie. Lehen hoberenak ziren, orain beste batzuk beraien mailan daude. Saiatzen jarraitzeko gogoa bukatu da. Frustrazioa iritsi da.
B taldea: Potentzial oneko taldeak 1tik 100 ikasteko badauka, 20 ikasiko du. Ez du gehiegi entrenatuko baino gaitasun orokorrak landuko ditu. Umeek beti izango dute jokatzeko gogoa, ez dutelako gehiegi entrenatzen. Saskibaloieko gogoa izango dute, denbora hori dosifikatuta daukatelako. Ez dituzte partidu asko irabaziko baino gogoz jokatuko dute, borrokatuz, badakitelako A baino talde okerragoa direla. Urteak joan ahala, behin gorputzak garatuta daudenean gehiago entrenatuko dute. Pixkanaka emaitzak hobetu eta beraien motibazioa sekulakoa izango da juniorretan. Jokalariren bat selekziora edo lehen taldearekin joango da lehen aldiz eta motibazioak gora egingo du. 18 urte eta teknika indibidualeko saioak egiteko prest egongo dira. A taldetik gertu daude etamotibazioak gora egiten du. Potentzial berdineko bi talde, baino B taldeak seniorretan etorkizun hobea izango du.
Nire kasuan: EBAko taldean, B taldeko jokalariak ditugu orokorrean. Oso gutxi dira alebinetan saskibaloiean hasi zirenak. Besteak infantil bigarren urtean, kadeteetan eta badira juniorretan saskibaloiean hasi zirenak ere. Gaitasun fisikoak zituzten denak eta saskibaloiera egokitu behar zuten. Denak entrenatzeko gogokin eta denborak aurrera egin ahala entrenatzeko gogoarekin jarraitzen zuten. Teknika indibiduala egiteko gogoz. Partidu asko galtzetik, pixkanaka irabazi eta motibazioa handituz. Seniorrera iritsi eta oraindik hobetzeko gogoz egon arte.
Errendimendua bilatzen da, ACBko jokalariak. Gaizkaren adibidea. Futboletik saskibaloiera. Bi entrenamendu bere taldearekin eta tarteka hirugarrena talde zaharrago batekin. Entrenatu bai, baino erre gabe. Benetan entrenatu eta teknika indibiduala sartzeko momentua iritsi zenean motibatuta eta gogoz. Frustraziorik gabe.
gazika
Jokalarien motibazioak beti gorako bidea egin beharko luke. Bestela ez dugu zerbait ondo egin. Seniorretara konpetitzeko eta entrenatzeko gogoarekin iritsiz. Frustrazioak bideratuz eta kalitate handiko jokalariak zainduz, seniorretan errendimendua emateko.