2011/08/31

1x1 abiaduran.

Bi egoeratako 1x1ko ariketak ikusiko ditugu. Lehenengoan fondoko marratik defenditzera iritsi beharko dugu. Gorputza kontrolatuz, orekatuta eta esku batekin tiroa errex ez ateratzeko. Hasiera nahiko normala izango da pasatzea edo ondo ez frenatzea. Oso garrantzitsua da horrelako ariketak jabetzea partiduetan laguntza eta rekuperatu kontzeptua ondo simulatzen duelako. Erasoan bote kopurua murriztea oso egokia izango litzateke.



Bigarren ariketa honetan, defensak desplazamendu zailagoa dauka, defensiboa atzeraka edo paso de caida deitzen zaiona. Erasoak aldiz aurreraka bote ematen joan behar du. Desplazamendu hauek batez ere kanpoko jokalarien artean landu beharrekoak dira.

1x1 lineas de pase zaintzen

Pasea erditik emanda, alde bat aukeratu eta baloia jasotzeko lana eginez 1x1 aleroan jasotzen dugu. Defensak pase marrak zaidu beharko ditu.



Pasea alerotik, orain erdian jasoko dugu eta 1x1ko egoera jokatu. Kasu honetan baloia frontalean jasotzen saiatuko gara. Beharrezkoa bada zelaia konoekin mugatuko dugu.





Afrobasket

Europan nahiz eta saskibaloirik ez egon, beste tokietan ez da gelditzen. Afrobasket izan da azken asteetan eta kuriosoa izan da hango saskibaloia ikustea.

Bertan hemengo entrenatzaile asko izan dira. Horietako batzuk Natxo Lezkano edo Paco Garcia adibidez. Azken honek bere blogea oso era interesgarrian bere esperientzia azaldu du. Denbora badaukazue irakurri!!

http://pacogarciaentrenador.blogspot.com/

Denbora dexente pasa dezaket hontaz hitzegiten baino sentsazio ugari gelditu zaizkit.

- Entrenatzaileek jokalariek dutena baino maila taktiko altuagoa ezarri nahi zutela eta jokalariak batzutan galduta egoten zirela iruditzen zait, batez ere talde apaletan.
- Pasearen kontzeptua garatu gabea dutela, pasadore oso txarrak dira eta presioen aurrean arazo ugari zituztela.
- 1x1ko jokaldietan oinarritzen dutela ia joko osoa. Horregatik agian dira horren pasadore txarrak.
- Fisiko izugarriak daudela, landu gabeko harribitxi ugari!

Orain Torneo de las Americas. Atzo ikusi nituen partiduekin iruditzen zait bi erritmo daudela. Puerto Rico, Argentina, Brasil eta Puerto Rico oso gainetik daudela. Hala ere espero det sentsazio hau denborarekin kentzea eta ea txapelketa pixkat berdintzen den.

2011/08/30

Buelta lanera

Nahiz eta izenburuan buelta lanera jarri, aspaldi hasi ginela denboraldi berriari begira. Baino bloga, aspaldi hontan utzita daukatenez...



Udara luzea izan da eta gauza askorako denbora eman digu. Azkena, Vic-en izan gara txapelketa batean eta bertan Salva Maldonadoren clinic batera juteko aukera izan genuen (berandu bada ere). Afrobasket izan da, orain Torneo de las Americas, Eurobasket... gauza ugari. Hemendik aurrera rutinaren barruan aktualizatzen joango naiz. Espero det zuen gustokoa izatea.