2012/04/27

"Blokeo zuzena"

Blokeo zuzena erasotzeko eta defenditzeko era asko daude baino horien artean iñoiz ez da blokeo zuzen "finta" sartzen.

Bideoan ageri den lehen ariketa (hasiera hasieran) ikusten badezue blokeatzaileak blokeatu baino lehen saskirako bidea hartzen du. Beti lantzen ditugu triangulazioak, baloia kontinuazioari nola sartu... eta egoera hau gutxi lantzen dela iruditzen zait.

Batez ere erabilgarria izan daiteke flash-arekin eta era agresiboan defenditzen digutenean. Defentsak zerbait planteatzen badu, erasoak irtenbidea bilatu behar du. Egoera hau gutxi erabili arren egoera puntual batean oso erabilgarria izan daiteke.




2012/04/26

Zona 2-3

Normalean zonak gehiegi landu gabe jartzen ditugu jokalariei esanez: "Jarri hor eta norbait datorrenean defenditu"

Zonak hori baino askoz gehiago dira eta hainbat kontzeptu garbi edukitzeko bideo hau gustatu zait. Flash, 2x1 egoera batzutan...

Zonan ondo defenditzeko indibidualeko kontzeptuak ezagutu behar dira, jokalariaren eremuaren barruan, ardurak indibidualak direlako. Gero zonak landu eta ideia/kontzeptuak ikusi.

Hainbat gauza gogoratzeko ondo datorkigu bideo hau.


2012/04/25

Denboraldiaren amaiera

Hilabete eskas geratzen da 2011-2012 denboraldiari agur esateko. Gauzak ondo doaztenean pena ematen dizu amaitzeak, batez ere, etorkizunean ez dakigulako nolakoa izango den etorkizuna.

Nazional mailako taldearekin gauzak ondo atera dira. Emaitzak alde batera utzita, hirugarren urtez jarraian denboraldi amaieran, hasieran baino talde hobea garela uste dut, ez da gutxi. Entrenamenduetan ikasteko eta hobetzeko gogoa nabari da eta partiduetan gogo hori ezin hobeto isladatzen da.

 Lau jardunaldi gelditzen dira eta oraindik matematikoki EBA ligara igotzeko aukerak daude. Lau partiduak irabaztera aterako gara, baina hori sailkapeneko azkenak izanda ere helburu bezela markatuko genuke. Ez det uste iñor galtzera aterako denik, nahiz eta motibazio ezberdinak eduki. Baskoniak izan dezake igoera posturako giltza eta hurrengo jardunaldietan norbait borrokan atzean utziko dutela iruditzen zait.

Gazteekin eginiko lana ere oso ona izan da. Bi juniorrek taldeko rotazioan minutuak irabazi dituzte eta beste bik denboraldiko momentu puntualetan laguntza handia eman digute. Aipatu beharrik ez dago juniorrez osatutako (beterano batzuen laguntzarekin) bigarren taldeak eginiko denboraldia. Final Fourra jokatzeko atean daude nahiz eta beste emaitza batzuez menpe egon. Jokalari hauek nazional taldeko ateetan daude eta benetan fuerte datoz toki bat egiteko esperantzan. Kadete jokalariak ere hasi dira gure entrenamenduetan ohikoak izaten eta hori seniorrentzat motibazio eta gazteentzat ilusioz beteriko esperientzia da.

Entrenatzaile bezela ere oso probetxugarria izan da denboraldia. Lehen aldiz igoera fasea ezagutu dut. Orain arte beti maila mantentzeko presioarekin lan egin behar izan dut. Horrek aurtengo esperientzia gehiego baloratzeko balio izan dit. Aurkari eta entrenatzaile hobegoen kontra neurtzea beti da motibazio iturri.

Norbaitek bere buruari galdetuko dio. Eta orain zergatik denboraldiko balorazio txiki hau? Lau jardunaldi geratzen direnean egiten deguna egiten degula, sentsazio hau ez aldatzea nahi dut. Zer hobea hori idatzita uztea baino? Ez gara konformatuko gauden tokiarekin baino kasurik okerrenean ere denboraldia arrakastatsua izan da. Harri potolo bat jarri da proiektu honetan, orain atzetik datozten harriak toki egokian jarri behar dira.