2021/01/04

Saskibaloia askatu!

Lau urte, jaurtitzen ez dakien NBAko MVP bat (bi aldiz), pandemia mundial bat, saskibaloien esperientzia frustragarri ugari eta puskatutako klabikula bat kostatu zait berriro ere idazten jartzea. 

Urte askotan defentsako lanak erakarri izan duen entrenatzailetzat izan dut nire burua. Gogoko izan dut aurkariaren indarguneak "suntsitu" eta alderi taktikoan garaitzea. Hau da, jokaldiekin eta scouting-arekin, nire egoa indartzen nuen eta batzutan partiduak irabazten genituen.

Nork egiten du defentsako lana Play Stationean jokatzen dugunean? Sarrera bat ordaintzen dugunean, nork bilatzen ditu defentsako lana egiten dituen taldeak? Baino batez ere, umeak ginenean, nork ez zituen bere saskiratzeak kontatzen edo lagunei esaten? Jokalari izan garenok, beti dugu gogoan puntu asko sartu genituen partidu hori. 





Gure jokalariek denbora asko daramate saskibaloiaz gozatu gabe. Gaur egun, gure gizarteak bizi duen egoeraren ondorioz, albiste positiboak behar ditugu. Puntuak behar ditugu. Irripar txikiak behar ditugu eta irripar horiek, puntuen itsura daukate. 

Entrenatzaile bezala, aurten behintzat (eta beti ahal bada), eman poza gure jokalariei. Saskibaloia maite dugu eta jokalariek "deskonektatzeko" arriskua duten honetan, eman irriparrak. Jokatzeko aukera eduki bezain pronto, eman puntuak, eman abiadura, eta eman ondo pasatzeko saskibaloia. Irabaz dezagun puntu bat gehiago sartzen eta ez bat gutxiago jasotzen. 




Houstonen eredua ez da arrakastatsua izan. Modelo matematiko bati jarraituz eraikitako proiektua. Baino ez ahaztu, hirukoek bikoek baino gehiago balio dute... eta jaurtitzaileek espazio ugari sortzen dute. Beti pentsatu izan dut, erasoko jokoa, espazioen borroka bat izan dela. Espazio horiek erabili saskirako bidea errazteko, eta ez pentsatu defentsako balantzean... erasoko errebotea bereziki baliotsua da.

Azkar nola jokatu... hurrengo kapitulorako. Ondo izan!!