2011/09/23

Blokeo zuzena frontaletik

Atzo entrenatzaile bileran ikusitako bideoak jartzen ditut.

Lehenengoan Valanciunas ikusten da behin eta berriro blokeo zuzena frontaletik jokatzen. Defensaren jokaera, erasotzaileen posizioak aztertu genituen...



Bigarren bideo honetan, blokeo hori nola gelditu aztertu ondoren, Macedoniak piboten arteko aldaketa nola erabili zuen egoera hori gelditzeko.



Bileretako materiala hemen jarriko det, baino gogoratu hurrengo "txarla-bilera" 18n dala!

2011/09/15

Nork esaten zuen saskibaloiean iñoiz ez dagoela ezustekorik?

Askok ikusiko zenuten partidua, baino aspaldi ikusi deten partidurik emozionantena izan da.

Nola kalidade gutxigoko talde batek bere erritmoa inposatzea lortzen duena. Valaciunas-Sarunas blokeo zuzena anulatzea lortzen dute... etabar. Sekulako konpromezua eta ilusioarekin.

Atzo benetan disfrutatu nuen saskibaloieko partidu bat ikusten...



Partiduko azken 7 minutuak disfrutatzen jarraitu nahi baduzue...

2011/09/01

1x1 blokeo indirektotik abiatuta



Ariketa honetan 1x1ko egoerak jokatzen dira aurretik blokeo indirekto egoera batzuetatik abiatuta. Blokeo horietatik segituan errekuperatu behar da, 1x1ko egoera desabantailan ez hasteko. Azkar rekuperatu behar da. Aldi berean blokeadoreak azkar giratu behar du jaso ahal izateko.