2011/04/29

Timing

Pase bat ona edo txarra askotan emateko momentuak zehazten du. Jakin egin behar da noiz eman behar den pasea eta horretarako jokalariak ezagutu egin behar dira.

Adibidez, jokalari batentzat pasea egokia izan daiteke baino pase berdina pibot bati egiten badiogu urratsak egingo ditu. Pasea txarra da? ez, timing-a da txarra, momentu horretan pase hori ematea ez delako aukera ona.

Bideoan garbi ikusten da, erritmo aldaketa baten ondoren nola iristen zaion baloia toki egokira momentu egokian. Pasea segundu bat beranduago joango balitz baloi hori defentsak moztuko zuen.



Paseari askotan ez diogu merezi duen garrantzia ematen, baino paserik gabe ez dago saskibaloirik.

Txiki txikitatik sarrerak pasa eta buelta egiten ditugunean behin eta berriro azpimarratu behar da pasea justo bi pausoak ematerakoan eman behar ziola. Botatzeko eskura pasa behar dala eta ez hanketara...

Hasieran ez dute ondo egingo. (Nork egiten du zerbait ondo hasieran?) Baino garrantzia ematen badiogu, beraientzat garrantzitsua izango da eta denbora baten ondoren baloratu egingo dute.

1x1 edo Blokeo zuzena saskibaloia guztia dela ematen duenean pasea baloratu behar da. Pasea kanasta erdia baino gehiago izaten da askotan...

Espazioen erabilera (II)

Atzoko bideoarekin lotuta, beste adibide bat jarri nahi det. Bideo horretan ateratzen direnak momentu horretan infantil lehenengo urteko jokalariak dira.




Espazioak txukun erabiltzeko urte osoan zehar entrenamenduro edo ia entrenamenduere ariketa hau erabiltzen genuen. http://saskibaloialantzen.blogspot.com/2011/03/pasa-eta-mugitu.html Noizbait pilaketaren bat egoten bazan, esan beharrekoa errexa zen. Gogoratu nun dauden konoak, hor egon behar degu beti!!

Hortaz gain espazioak ere mugatu egin behar dira. Kantxa osoa daukagu entrenatzeko, baino gero partiduan ez dago kantxa osoa guretzat eta hortan datza entrenamenduen garrantzia.

Espazioak ondo erabiltzen baditugu 1x1ko egoera edo blokeo zuzenak jokatu daitezke. Denak zona barruan baldin badaude oso zaila joko garbia egitea

2011/04/28

Espazioen banaketa



Espazio banaketa ondo egitea ezin bestekoa da saskibaloiean jokatzen hasteko. Espaziorik gabe ia ezinezkoa da ondo erasotzea. Horrelako irudiak hastapenean oso ohikoak izaten dira.

Hau landu ahal izateko, behin eta berriro errepikatzeaz gain, jokatzen ari direnean 2x2 -3x3 eremuak markatu behar dira. (Konoekin, tizarekin...) eta toki bakoitzean bat egotera behartu. Kantxa erdia 4tan banatu eta toki bakoitzean gehienez bi jokalari egon daitezela. Horrelako ariketak behin eta berriro errepikatu behar dira distribuzio egoki bat egon arte.

2011/04/27

Piboten teknika indibiduala (IV)

Poste bajoko bi egoera. Lehenengoa gantxo batekin bukatzen eta bigarrena fondotik jaurtiketa bat eginez




Piboten teknika indibiduala (III)

Bi ariketa hauetan jokalariak zona erdian jasotzen eta bukatzen ikusten dira. Gertuago den egoera gantxo baten bitartez bukatzen eta kanporago dagoena tiro motz batekin.



2011/04/26

Piboten teknika indibiduala (II)

Bi ariketa hauetan poste bajoan jaso eta gero zuzenean uztaila erasotzeko mugimenduak dira. Bietan oso garrantzitsua da irteera gurutzatua egitea defentsa bizkarraren atzean uzteko eta gero bi hankak sendo jarrita gora egitea kontaktua badago ez desekilibratzeko.





Piboten teknika indibiduala (I)

Pibotek teknika indibiduala egitea ezin bestekoa da. Ariketekin bideoak jarriko ditut, ea norbaiti baliagarriak zaizkion.



2011/04/20

Jason Williams



Gaur jeiki, ordenagailua piztu eta albistek irakurtzerakoan ikusi det Jason Williams retiratu egiten dela. Zenbat eta zenbat ordu pasako genitun eskolako patioan bere jokaldiak egin nahiean. 14 urte (Duela 11 urte, orain 25 ditut, nola pasatzen den denbora!!) genituenean hasi ginen saskibaloiean serioago jolasten eta beak engantxatu zigun. Zenbat ostiral gau, Sacramentoren partidua noiz iritsiko. Ustet talde gutxik jokatu dutela garai hartako Sacramento Kings bezela, Rick Adelman entrenatzaile zutela.



Jason Williams-ek beti egiten zuen zerbait ona edo txarra. Baino batez ere urteekin eta kritika asko jasota nola lortu zuen NBA asistentzia-baloi galdu ratiorik hoberena edukitzea Miami Heat-en jokatzen zuenean. Ez zuen iñor erdizka uzten...

2011/04/19

Hiruko marra atzeratu

Urte hasieran inkognita bat zana pixkanaka argitzen dijoa. Hiruko marra bi helbururekin atzeratzen zen, hirukoak gutxitzeko eta pibotei uztailetik gertu tokia uzteko.

Lehendabizi goazen portzentaien aldeak aztertzea:

6,25tik 22.67 jaurtiketa partiduko talde bakoitzak, 38.04%ko portzentaia
6,75tik 21.08 jaurtiketa partiduko talde bakoitzak, 34.94%ko portzentaia

Esan daiteke begiratu huts batez eragin handirik ez duela izan saiatutako jaurtiketetan eta portzentaietan. Jokalari batzuetan, Reyes, Banic... bai izan duela eragina orain ia ez dutelako jaurtiketa hau erabiltzen.

Eraginik handiena alboetan 0,90m bakarrik daudenez egon diren galdutako baloietan marra zapaltzeagatik.

Barruko jokoan, berez espazio gehiagorekin Scorchianitis (gutxigo bultzatu behar du uztaia azpian egoteko) eta gutxi gehiagok nabaritu dute eragina.

Agian espazioak zabaltzearekin barnekaldiak "garbiagoak" direla esan daiteke. Jaurtitzaileak zabalik jarraitzen dute eta orain laguntzak luzegoak dira eta barnealdiak gelditzea zailagoa da.

Aspaktu gutxi batzuk aldatu dira, baino jokoan eragin berezirik izan gabe. Gure ligatara iristen denean beste gauza bat izango da baino jokalari profesionalen artean jokoak berdina izaten jarraitzen du. Espero degu gure ligatan eragina txikia izaten jarraitzea.

Uztailen jolasa



Zirkulu batean konoak jarriko ditugu. Kono bakoitzean ume bat, baloi banarekin. Erdian beste bat baino baloirik gabe. Entrenatzaileak agindua emandakoan erdikoak kono libre bat lortu beharko du. Orduan norbait konorik gabe geldituko da eta erdian jarri beharko du bere baloia tokia bete dionari emanez. Konotik konora baloia boteka joan beharko dute.

Denborarekin arazorik gabe egiten dutenean ondoko bi konoetara joatea debekatuko diegu, bote emanez ibilbide handiagoa izateko.

3x2 trenzak



Fondoko marraren gainean 5 fila jarriko ditugu. Erdiko hiruak (urdinak) erasotzaileak izango dira eta iskineko biak (gorriak) defendatzaileak. Erasotzaileak trenzak eginez zelai erdiraino joan beharko dute, baloia behin zelai erdira iritsita erasotu egin beharko dute. Defentzaileak defenditu ahal izateko parean dituzten konoei buelta eman beharko diote.

Rotazioa postu bat eskubirantz izango da.

Aldagai asko sartu daitezke. Boterik gabe. Pasatzen dizunari ezin zaio baloia bueltatu. Denek ikutu behar dute baloia erasotzeko.

2011/04/17

Aste santuko oporraldien aurretik, saskibaloia saskibaloia eta saskibaloia!

Sentitzen det egun hauetan gutxi edo ia ezer idatzi ez izana. Oporraldia aurretik lana aurreratu eta gauzatxo batzuk jartzeko aprobetxatu nahi det.

Asteburu honetan NBAko playoffak hasi dira. Orain taldeak benetan defenditzen hasi dira, bestela ikusi besterik ez dao Indianak Chicagon egin duen partidua nahiz eta amaieran galdu. Ze garrantzitsua izan da amaieran Rose defentsa guztia erakartzen eta Korver bakarrik hirukoak (4tik 4 amaieran) sartzen... Taldean jokatzen ez bada, ez dago zer eginik!

Hori gutxi bada Eurocup-eko final foura izan da. Unics Kazanek partidu ona egin du, kontzeptu bat oso ondo erabiliz. Cajasolek blokeo zuzenak flash eta rekuperatu defenditzen ditu. Hori zailtzeko, blokeo zuzena jokatzen zuen jokalaria atzeraka juten zan uztaila erasotu beharrean, distantzia handitzen zuenenez flashan ondoren egin beharreko rekuperaketa asko zailtzen zitzaien. Popovich eta Lampek ezin hobeto jokatu dute egoera hau eta barrukoa defenditzen zutenean jaurtitzailea prest zeuden.

ACBko partiduak (Lagun Aro komentariorik gabe...), Murtzia berriz igo da. Zenbat gauza!! Denbora falta da dena patxaraz ikusi ta aztertzeko!

2011/04/14

Autokonfiantza

Beti beste norbaiten konfiantza eskatzen da aurrera pausoak eman edo zailtasunetatik ateratzeko baino askotan norberaren konfiantzak errefortzatu behar gaitu egoera horietatik ateratzeko.

- Progresio on bat egin eguneroko lanean. Ez bapatean kriston lana eta gero ezer ez.
- Helburu txikiak lortuz (gaur entrenoan jokalarien atentzioa lortuko det, adibidez)
- Inguruarekin komunikazio ona
- Huts egiteko beldurra alde batera utzi. Ezezkoa beti daukagu
- Sinisten ditugun ideiekin tinko jarraitu
- Entrenamendua buruan prestatuta eraman eta zailtasunetarako prest egon. Partiduak ere
- Batez ere, ondo pasatzen eta disfrutatzen saiatuko gara.

2011/04/10

Zona erasotu

Zonakako defentsa erasotzerako orduan, askotan iruditzen zaigu kanpotik botatzea dela irtenbide bakarra. Baloia pazientziarekin mugitu ezkero, poste altoko posizioa da zonakako defentsak betetzen ez duena. Beti dudak sortzen ditu ez delako iñorren ardura nagusia.

Behin baloia barruan sartuta, 1x1 egoera jokatu ahal izango du edo denak ixten direnean baloiarengana baloia berriro atera abantailaz jokatu ahal izateko.



Bideoan garbi ikusten da, baloia egoera horretan sartutakoan defentsari sortzen zaizkion arazoak. Gainera, 1x1eko egoera baloia datorren kontrako norabidean jokatzen da, alde horretan laguntza gutxiago dagoelako.

Barruan mina egiten denean defentsa itxi egiten da eta orduan jaurtitzaileen lana defentsa zabaltzea da. Baloia azkar eta bote gutxiekin mugitu ezkero tiro aukera ona sortzen da.

Kopako finala

Talde bakoitzak partidu amaierak jokatzeko era ezberdinak ditu. Adibide honetan kopako finalean bi taldeek izandako baloi jabetzak hutsartearen ondoren.



Atletikoren aldetik 8 zenbakiak defentsaren arreta osoa erakartzen du bere taldekideak saskirantz mozten duen bitartean.

Tolosarren aldetik 11 zenbakiak bi blokeo jasotzen ditu hiruko jaurtiketa erosoa lortzeko. Lastima baloiak eskutik alde egin izana

2011/04/07

3x3 + pasadorea



Ariketa honetan 3x3ko egoera bat jokatuko dugu pasadore finko batekin (5 zenbaki berdea). Pasadoreak pasa eta blokeatu bakarrik egin dezake eta ezin du saskira bota. Beste hiruek baloirik gabe lan egin beharko dute tiro aukera egokiak lortzeko.

Defentsak adi egon beharko du, "lineas de pase" mozteko eta erasotzaileek bizkarra ez hartzeko.

Rotazioa: Erasotu - defenditu. Pasadorea ere tarteka aldatzea komeni da.

1x1tik 5x5era



Talde urdineko bat eta talde gorriko bat 1x1ko egoera bat jokatzen hasten dira. Gorriak baloia berreskuratu edo saskia jasotzen duenean, bere taldeko bati baloia pasa eta biak 2x1 jokatuko dute erasotu duenaren aurka. Hemendik aurrera botea debekatuko da.

Horrela, defenditu duenak taldekide bat gehituko du 5x5eko egoerara iritsi arte. 1x1,2x1,2x2,3x2,3x3,4x3.4x4,5x5 eta 5x5 joango da. Puntuak gehitzen jungo gea partidu bat izango balitz bezela.

Ariketa hau alderantziz ere egin daiteke. Taldeek erasotzaile bat gehitu beharrean defendatzailea gehituko da ariketaren helburuaren arabera. Horrela denbora guztian 2x1ko defentsak baloiari gehitu daitezke adibidez.

2011/04/06

Teknika indibiduala



Bideo honetan entrenamendua baino lehen edota ondoreneko teknika indibidualeko adibide bat (dena ez da erakutsi behar...). Jokalari bat daukagu bote ariketa bat egiten, irteera eta jaurtiketarekin.

Tarteka ahal dugun moduan bakarka jokalariekin egoten saiatu behar dugu. Zaila da ez daukagulaku munduko denbora guztia... baino horrela taldeko entrenamenduetan egin ez daitezkeen gauzatxoak egiten dira. Gero detaile horiek taldeko entrenamenduan aipatzearekin bakarrik hobeto barneratuko ditu.

2011/04/05

Motibazioa (I)

Ze errexa den motibazio hitza erabiltzea eta ze zaila den era egokian egitea.

Motibatzeko laguntza eman behar da. Jokalariak hastapenean saskibaloia kromo album bat bezela ikusten du. Hutsa ikusten du, ez daki nundik hasi... Horregatik guk lehenengo kromoak oparitu behar dizkiogu, pixkat beteta ikusten duenean gehiago motibatzen du. Ondo egiten duena behin eta berriro azpimarratu eta txarra alde batera utzi (egongo da denbora hori zuzentzeko), egoera errexak jarri, gaindituko dituenak. Pixkanaka albuma betetzen jungo eta motibazioa gora.

Askotan irtenbideak eta laguntza eman behar da. Nork ez du sudokuaren emaitza begiratu eta bete? Behin dena kopiatuta bete dugunean, poztu egin gara. Laguntzarekin baino bete egin dugu. Jokalariekin berdina egin behar dugu. Laguntzarekin bada ere helburura iristen badira beraien konfiantza asko errefortzatuko da.

Denbora guztian erronkak sortu behar dizkiegu, gai zea... ? Saiatu egingo da hori egiten. Ez baditu erronkak besterik gabe entrenatu egingo du, eta azkenean ilusioa galdu.

Ez dugu iñoiz kejatu behar. 21 jokalariak ez du tiro bat ere sartzen! (esaldi tipikoa entrenatzaileen artean). Zergatik ez ditu tiroak sartzen? Erantzuna bilatu eta proposatu. Kejatzea oso errexa da, soluzioak bilatzea da zaila, hori da gure lana eta ahalegintzen saiatu behar dugu.

Jokalariak zaindu eta kirola gogotsu egitea lortu behar dugu, horretarako gea entrenatzaileak.

2011/04/04

Pasa eta kontrako aldera

Bi edo hiru fila jartzen ditugu kantxaren luzeran (urdinak). Bi edo hiru jokalari (gorriak) baloiarekin kantxaren fondoko marran. Botetik gabe, pasa eta bueltatu egiten diote gorriari. Pasea eman ondoren beste aldera joaten gara bi aldetetik sarrera egiteko.



Rotazioa: Sarrerak egin eta gero lehen fila jartzen gara (hirukitik gertuena) Hortik kontrako aldera lehen pasea jasotzera. Hortik bigarren filara (hirukitik urrutiago dagoena) eta handik beste aldera. Hau egindakoan berriro sarrerarekin hasten da.



Pasadoreekin gauza asko landu daitezke bideoan ikusten den bezela. Edo pasea airetan, bizkarretik... pase mota ezberdinak erabiltzeko aukera ona izan daiteke.

2011/04/03

Yugoslavia 90ko hamarkadan

Kuriosidadea dagoenean gauza asko begiratu eta irakurtzen dira. Beti izan det, jende askok bezela, Yugoslaviako saskibaloiaren arrakastaren zergatia jakin. Orain publikatu berri den liburu batean historia azaltzen saiatzen da eta idazleari eginiko elkarrizketa batean atentzia deitu didan gauza asko esaten ditu.

Nikolic beti izan da entrenatzaile handia eta referente bat. Baino bideoa ikusi eta gero, oraindik eta adierazgarriagoa izan dela konturatzen gara. Gaurko saskibaloieko entrenatzaile handienak asesoratu ditu eta hori ez du edonork egiten.

Blokeo eta jarraipena (I)

Gaur egun joko egoera erabiliena dela esan daiteke dudarik gabe. Eliteko ia talde guztiek erabiltzen dute baino era egoki batean erabiltzea ez da batere errexa.

Bideoan ikusten den egoeran blokeadorearen desgastea dago. Blokeoa jartzen duen defensoreak "blokeo" bat jasotzen du (ez da batera ona blokeo hau). Horrela defensorea blokeo zuzeneko egoerara atzetik iristen da eta ezin du defensa egokia egin. Berandu doala esaten da, orduan erasotzailea kontinuazioa egiterako orduan abantailarekin aterako da saskirako bidean.



Gero eta gehiago erabiltzen den egoera da, baino oso ondo kalkulatu behar da blokeo eta kontinuazioaren "timing"a abantaila ateratzeko. Bestela alperrikako mugimendu bat egiten ari gara abantailarik gabekoa

Gainera, alde horretan dagoen hegalekoa aldez aldatzen du. 2x2ko egoera jokatzeko espazio asko gelditzen da laguntzak zailtzeko.

2011/04/01

1x1 jarraia kantxa osoan

Kantxako lau iskinetan kokatuko gara. Baloia fila diagonaletan egongo da eta lehenengoa beste aldeko saskian erasotuko du. Defentsa (hiruki gorria) prest egongo da.



1x1 jokatu ondoren, defendatzaileak baloia bere aldean dagoen beste filari emango dio. Erasotu duenak defenditu egin beharko du.



Denbora guztian, erasotu duenak defenditu eta defenditu duenak baloia berreskuratzen duenean filara pasa eta bertan jarriko da bere txanda berriro itxaroten.

1x1 abiaduran jokatzeko ariketa egokia. Jende gutxi egon ezkero exigentzia fisiko handia eskatzen du. Iskinetakoak oso azkar ateratzen hasten badira, behartu lau esku aldaketa egitera adibidez baloia jasotakoa, horrela defentsari iristeko denbora emango dio.

Taldeko soziograma



Gure taldea kontrolatzen dugula esaten dugunean jokatzeko eragatik edo egiten dutenagatik izan ohi da. Baino jakiten dugu nor den ekipoko liderra? Irudi bat egiten dugu baina ez daukagu erantzun zehatza.

Horregatik, urtean behin soziograma bat egitea komeni da. Era sinple batean azalduta; Liderrak barruan eta kanpoan nor diren jakin eta gutxi gora behera zeintzek moldatzen diren hobeto besteekin.

Nik 4 galdera erabiltzen ditut:
- Taldeko ze hiru pertsonekin joango zinateke juergan edo goxokiak jatera umeak badira.
- Kanpora joan ezkero txapelketa batean zenekin konpartituko zenuke logela?
- Partiduko azken baloia nori emango zenioke partidua irabazteko?
- Zuretzat nortzuk dia taldeko 5 jokalari hoberenak?

Paperak bildu eta gero, datuak begiratu behar dira eta marrazkian ikusten den bezela gezien bitartez taldetxoak osatzen jun.

Benetan merezi du horrelako gauzak egitea, gero eta informazio gehiago eduki hobeto kontrolatuko dugu gure ingurua eta gainera normalean sorpresatxo kuriosoren bat ere hartu dezakegu!