2014/10/30

Denboraldiko aste normal bat

Aurreko asteko partidu prestaketaren inguruko txarla osatzeko asmoz, aste normal bateko lana edo egitura gutxi gora behera azaltzen saiatuko gara. Batzutan gauza batzuk, besteetan beste batzuk. Hau adibidez aste hontakoa da.

Aurten igoerarekin 5x5ko ariketei denbora gehiago dedikatzen zaionez, teknika indibidualeko saioak proposatu dira jokalariek beraien progresioarekin jarraitu dezaten eta beraien mugimenduei egotutako ariketak egiten saiatzen gara.




Astelehena:

Entrenamendua baino lehen teknika indibiduala, kasu honetan (edo astelehen honetan) botea. 25-30min


Astelehenetan entrenamendua gimnasioan lan fisikoarekin hasten da. 30min inguru eta ondoren kantxako lana. Guztira 1:30h inguru.


Entrenamenduaren ondoren eta asteko teknika indibidual antolaketaren arabera jokalari bat/batzuk tiroa egiten gelditzen dira. 10-15min





Asteartea:

Entrenamendua baino lehen asteko lehen bideo saioa dago. Asteburu akatsak eta hobetu beharrekoa aztertzen dira. Ondoren kantxan entrenamendua. Bukatutakoan entrenamenduaren arabera tiro saioa egoten da jokalariren batekin astelehenean bezala.





Asteazkena eta osteguna:

Jokalarien denboraren arabera teknika indibidualeko saioak proposatzen dira. Gehienez 2-3 jokalari elkartzen dira. Eguerdian eta arratsaldetan egiten dira entrenamenduak. Asmoa ahal danean behintzat bi astez behin gutxienez horrelako saio bat egitea (libre edo gogoarekin dauden jokalariekin noski). 45min-1h inguruko saioak izaten dira. Taldean karga edo neke handia nabaritzen bada entrenamendu mota hauek ez dira proposatuko, atsedena ere entrenamenduaren zati garrantzitsua da.





Ostirala:

Entrenamendua baino lehen tiro-teknika indibidual saioa intentsitate oso bajuan. Astean zehar ezin izan duen eta gogoarekin dagoen jokalariekin.

Bideo saioa egoten da kantxara sartu baino lehen. Asteburuko aurkaria aztertzen da eta entrenamenduan egingo den lana azaltzen da asimilazioa azkartu nahiean. Bideo hau ere normalean partidu aurreko lehen txarlan ikusten da eta jokalariei internetez bidaltzen zaie txostenarekin batera lasaiago ikusi nahi badute edo zalantzarik sortzen bazaie.

Kantxan entrenamendua egiten da baino aurkarian atentzioa bezeria jarriz.



4x4x4 Rotazio defensiboak / Erasoan erabaki azkarrak bilatu

Taldeko jokalari batek pasea mozterakoan arriskua hartu baino ez da iritsi. Bere jokalariak baloia hartzen du. Hortik aurrera erasoak eta defentsak nola jokatu behar du?

4x4x4 ariketa batean oinarrituko gara baino zelai erdiko edo pertsona gutxiagorekin egiten den ariketa bat baliatu dezakegu.

Defentsa: Lau defenditzaileen artean, baten izena esango dugu. Jokalari horrek fondo, bandako edo zelai erdiko marra ikutu behar du (gertuena edo egokiena iruditzen zaiona). Momentu horretan hiru defendatzaile egongo dira lau erasotzaileren aurka. Momentu batean kantxa gehiago eta aurkari gehiago defenditzera pasa beharko dute. Marra ikutuko duen jokalariak normalean bakarrik dagoen jokalariarekin errekuperatzen du.

Defentsan arauak edo prioridadeak markatu behar dira. Jokalari arriskutsuenak defenditu, portzentai handienak dituzten egoerak defenditu...


Erasoa: Momentu hortako abantaila irakurri beharko du. Bakarrik dagoen jokalaria bilatu eta laugarren defendatzailea iritsi baino lehen bukatzen saiatu. Jokoaren irakurketa azkar bat egiteko balio dezakeen ariketa edo moldaketa.

Intentsitate handiko ariketa konsideratu daiteke, defentsak esfortzu handia egiten du, nahiz eta atseden hartzeko denbora bat izan. Komunikazioa landu behar da jokalari bat edo bestea baloira gertutatzeko.