2012/09/08

Espezializazioa harrobian


Entrenatzaileek gaztetxo talde bat (10-12 urte) lehen aldiz eskuartean dugunean jokalariak klasifikatzearena izan ohi da. Lehen entrenamendutik jokalari batzuk barruko jokalari edo kanpoko bezala espezializatzen ditugu, etorkizunean izango dute bilakaera fisikoa kontutan eduki gabe. Bakarrik gesto batzuk lantzen, kirola bere osotasunean landu gabe

Hau irakurri ondoren pentsatuko duzue, orduan nola jokatuko dugu postuak finkatu gabe?

Nere erantzuna oso errexa da. Denak postu guztietan jokatzen. Hasiera batean kosta egingo zaie behar den tokian kokatzen, baino denborak aurrera egin ahala bakoitza erosoen sentitzen den tokian kokatuko da. Gainera normalean eroso egoteak eragin zuzena izaten du, influentzia handia izatearekin jokoaren eremu horretan.

Eboluzioa sinple bat markatzearren ariketa hontatik abiatu gaitezke. Entrenamenduetan uztai urdin hauek jarriko ditugu, edo markaren bat lurrean posizioak argi uzteko. Kokatzerako garaian posizio horiek betetzeko esango diegu.


Posizio horietatik abiatuta ondorengo ariketa landuko dugu. Pasa eta toki hutsera joan . Ariketa hori izango da gure jokoaren oinarria.

Partiduetan edo 3x3, 4x4ko egoeratan posizio horiek bete eta hutsa dagoen espaziora mugitzeko markatuko diegu. Beti ahal den einean uztaietik pasatuz mozketa moduan. Horrela jokalariak toki guztietatik pasako dira.

Behin kantxan ondo kokatzen garela ikusita gure jokoari arau batzuk sartuko dizkiogu.
- Baloiak alde batetik hasten bada bestera iritsi behar du.
- Barruko posizioetatik pasa behar du.
- Posizioak ordezkatu.
- ... (entrenatzaile bakoitzari okurritzen zaizkion beste hainbat aldagai)

Kontzeptutako joko bati hasiera emateko balio izan dezake lan dinamika honek, iñor txikitatik beti egoera berdinak bizitzera bideratu gabe.

Teknika indibidualari dagokionez baliabide asko eman behar dira. Barruan jokatzeko, kanpotik, bote ondoren, baloirik gabe... Gero jokalari bakoitzak aukeratuko du zein diren baliagarrienak berarentzat. Azken finean jokalariak gauzak ondo egin nahi ditu eta mugimendu batekin arrakasta lortzen badu, hori errepikatzen saiatuko da. Hor dago entrenatzailearen lana erabilitako baliabide tekniko hori erreforzatzen, erabiltzen jarraitu dezan.

Saskibaloia motoreki oso aberatsa da. Entrenatzailearen lana aberastasun hori zabaltzean datza, eta ez hori mugatzen jokalari bakoitza toki edo rol bakar batera mugatuz. Batez ere lehen etapatan, gero heldutasunean izango da jokalariak kokatzeko denbora.