2013/05/08

Espazioaren erabilera ezberdina

Denboraldi amaieran jokalariei estimulu berriak eman behar zaizkie, berrikuntzak sartu, motibazioak behera egin ez dezan. Proposamen bezela espazioaren erabileran aldagaiak sartzea.

Argazkietan ikusi daitekeen bezela, material gelan dauden gauza guztiak atera eta kantxan utzi. Rugbyko koltxoneta (piboten teknika indibidualekoa), makilak, konoak, uztaiak... Kantxa objetuz betetzea alegia.

Kantxa beteta dagoela entrenamendu progresibo bat jarri. 1x0, 1x1... eta horrela pixkanaka kantxan dauden gauzetara egokitu. Araua garbia izango da entrenamendu osoan zehar: objetu bat ikutzen den bakoitzean 20 abdominal egin behar dira. 

Zailtasun maximoko entrenamendua da. Betiko zailtasunez gain kantxan dauden objetuak gainditu behar dira. Agian progesioan ez gara oso urrutira iritsiko lehenengoan, baino pixkanaka lortuko dute.



Horrela jokoaren anplitudea irabaziko dugu. Defensa, konoak, aurkaria... dena ikusi behar dute eta epe luzera jokoa hobeto ikusten lagunduko die. Umeek zerbait badaukate, gauzak ikasteko gaitasuna da eta abdominalak ez egitearren segituan bilatuko dute bidea ez egiteko, gauzak ondo eginez noski.

Abdominalak ez badituzue egin nahi: sprinak, tiro lehiaketan talde horri punturen bat kendu, norbaiti motxila eramatea entreno amaieran... mila gauza sartu daitezke.

Hortxe proposamena denboraldia amaitu arte motibatuta jarraitzeko!

2013/05/07

Prestakuntza fisikoa kantxan

Kalean korri egitearen ideia nahiko baztertuta dagoen arren, askotan kantxan fisikoa egiteko ariketak errepikatzen ditugu. Askotan baloiarekin egin daiteke, baino intensidade edo ariketa batera iritsi ahal izateko baloia alde batera utzi behar dugu.

http://www.youtube.com/user/JaviRubioPrepa

Youtubeko kanal honetan zirkuitoetan erabili ahal izateko ariketa mordoa dago.

Bideo honetan defentsa lantzeko ariketak ikusten dira. Gero ariketa horiek baloiarekin egin behar ditugu transferentzia erreal bat egoteko. 1x1en amaietuz, superioridade ariketa batera...


Kanal horretan ariketa ugari daude. Merezi du begiratzeak!!

2013/05/06

Bideoaren erabilera motibazionala

Bideoa elementu garrantzitsua da entrenatzaile baten lanean. Entrenamenduak grabatu, partiduak, ariketa espezifikoak... Mota askotako grabaketak egin daitezke.

Ahal dudanean beti saiatzen naiz partiduak grabatzen. Ebaluaketarako tresna ezinbestekoa da. Partiduko urduritasunik gabe akatsak askoz hobeto ikusten dira. Entrenamenduetan teknika indibidualeko ariketak grabatzen ditut batez ere. (beharko nituenak baino gutxiago) Batez ere jaurtiketa mekanikarekin lotutakoak.

Lehen taldearekin beharrezkoa denean scouting bideoak izaten dira baino aste honetan Aitor Uriondok egindako bideo bat ikusi ondoren nere motibazio bideo propioa egitea erabaki nuen.


Bideoan denboraldiaren laburpen txiki bat egin ondoren, aurkari berdinaren aurka jokatutako partiduaren irudiak zeuden. Zer egin behar zen mentalizatu eta posible zela hasieratik pentsa zezaten, inongo beldurrik gabe jokatzeko. Ez dakit bideoaren eragina izango zen baino 61-31 irabazi genuen Final Fourreko semifinala. Nazional taldeak ere horrelako bideoa eduki zuen (hau pribatuagoa) eta emaitza ez zen ona izan. Bideoa motibazionalak oso ondo daude, baino ez pentsatu garaipena ziurtatuta dagoenik...


2013/05/05

"Once" kontraerasoaren erabilera anitzak

"Once" deritzon kontraeraso ariketak erabilera ugari ditu. Askotan kontraeraso ariketa bat bezela kalifikatu arren, neretzak nagusitasun numerikoa duen ariketa bat da. Nagusitasun numerikoa duen ariketa batetik abiatuta gauza ugari landu daitezke hastapenean.

Beti garbi eduki behar duguna 1x0 egiten dugunari oposaketarekin erabilera eman behar diogula jokalariak erabilgarritasuna ikusi dezan. Hasiera batean 1x1, 2x2 edo 3x3ko egoeratan baliabide indibidual horiek erabiltzea zaila izaten da. Horregatik hastapenaren piramidean edukiak eskalonatuta eman behar ditugu.

Nagusitasun numerikoa dagoen ariketatan espazioak daude baliabideak aurrera eramateko eta defentsaren eragina ez da horren zuzena baloiaren inguruan. Niretzat hastapenean behin eta berriz erabili beharreko ariketa da. Lortu nahi ditugun helburuetara iristeko aldagaiak edo moldaketak sartu behar dira.

Batzuk aipatzearren...

Defentsan:

- Defentsako rotazioak lantzeko. Beti behartu jokalari bat baloiaren gainean egotera eta bestea laguntzetan. Pasea dagoenean laguntzetan dagoena baloiera iristera. Horrela jokalariak laguntzatik alderdi indartsura iristeko mugimenduetan indarra hartzen dute. Indikazioak defentsaren ingurukoak izan behar dute beti.

- Pase marra estutzen. Errebotea hartzen duenak zelai erdia pasa arte ezin du paserik eman eta saskira bota ahal izateko pase bat eman behar du gutxienez. Horrela bi defentsoreak estutzen daude hasieratik baloia ez jasotzen uzten. Pasea emandakoan segituan laguntzako posizioetara pasatzen gara.

Erasoan: 

- Baliabide indibidualak erabiliz. 1x0 egindakoan ariketara eraman. Pase mota bat landu edo tiro mota bat adibidez landu bada behartu egoera horretan jokatzera.

- Baliabide kolektiboak erabili. Kontzeptu bat landu bat bada eraman 3x2era. Kaleen okupazioa, pasa eta moztu...

- Baloiaren errotazioa. Bote gabe erabiliz.

- Bote kopurua murriztuz. Jokalari edo taldeari orokorrean bote kopuru bat jarriz. Horrela bote gehiegi ez ematera behartzen dira jokalariak.

- Tiroa oposizioarekin. Jokaldi guztiak tiroan bukatuz. Defentsarekin gainean oposizioarekin tiro egoera errealak landu.

- Denbora mugatuz. Batez ere 24s.koarekin jokatzen duten taldeentzat. 6-7 segunduko posesioak. Horrela zenbat denbora dagoen edo zenbat gauza egin daitezkeen denbora horretan baloratu daiteke.

- Posizioak aginduz. Entrenatzaileak 2 esanda. Bi jokalari poste txikian finkatu eta handik jokatu. 1 bakarra jarri eta 0 esanda denak zabalik. Horrela posizioak lantzen hasi edo baloia barrura sartzen behartzeko. Barrura kanpora rotazioak lantzeko...

- Uztaiak jarriz. Kantxako posizioak markatu eta jokalariek bakarrik posizio horiek bete ditzakete. Helburua beti posizio hoberena bilatzea izango da. Beti zailtasun handiaren barruan adimena landuko dute gero egoera errexen aurrean erantzun hobeak emateko...

- ... (eta beste asko daude...)

Beti ere helburuaren inguruko aholkuak eman behar dira. Bi alderdi zuzentzen badira ez da horren garbi geldituko nahi duguna. Indikazio gutxi baino zehatzak!