2011/05/31

Llegar jugando. Superioridadek

Behin 2x0-3x0ko mugimenduak barneratuta ditugunean, arikea horiek 2x2 edo 3x3ko joan etorrian landu daitezke oposaketekin.

Gero mugimendu horiek superioridadetan landu behar da. Hainbat ariketa daude.
-Once
-2x2x2 poste repetidorekin
-4x3 eta 3x1
-3x2+1
-4x3 jarraia
-...

Hainbat eta hainbat ariketa daude, hauk ez ditugu jolasteagatik jolastuko, aurretik landutako mugimenduak jarraitzen saiatu behar dugu.

Hortik aurrerako lana, mugimendu horiek 4x4 eta ondoren 5x5era transmititzea izango da. Horregatik sinplifikatasunetik zailtasunera joango gara pixkanaka, lana zailduz.

2011/05/30

Step back



Teknika indibidualeko kontzeptuk erakusterakoa, pausotxo bat atzera egitea tiroa egiteko pixkat ahaztuta daukagu. Batez ere oso baliagarria iruditzen zait salto egiteko gaitasun gutxi daukaten jokalariekin (asko saltatzen badute, iñor ez da taponatzera iristen, ordun hobe zuzenen botatzea)

Norbaitek mugimendu hori dominatzen badu Nowitzki da. Beti ere kanpotik barrura edo finta eta gero. Ea orain horrelako jokaldiak ikusi eta gero, entrenatzaileak gehiago animatzen garen horrelako rekurtso indibidualak erakusten.



NCAAn aurten partidua erabakitzeko balio izan du step-back egitea adibidez... Botea barruko hankarekin batera, pausoa kanpora, metroa irabazi eta tiro.

Minibasketeko denboraldiaren programaketa

Minibasketen kontzeptu bakoitzari eman beharreko denbora banaketa begiratzen clinic interesgarri hau aurkitu det. pabaloncesto eta clinicourense.com-ek eginiko bideoa.

Bertan garbi ematen ditu pauta batzuk umeekin lan egiteko. Konpetizioa ez dela ebaluatzeko metodorik onena oso garbi azaltzen du eta denboraren banaketan kontutan edukitzeko hainbat gauza.



Hizlaria Sergio Ibañez da.

3x0-3x3 llegar jugando

Llegar jugandorekin jarraituz, progresioan 3x0ra pasako gara. Ariketa honetan hirugarren jokalaria iristen den lehenengoaren lana egingo du. Saski azpira ahalik eta azkarren iristen saiatuko da.



Lehengo aukeran baloia hegaletik igo eta gero, poste alto-bajo saiatuko dugu. Azkar iristen bagara beste aldera pibotak beti irabaziko du posizioa goitik baloia sartzeko




Bigarren aukeran baloia poste bajoan sartu ondoren, poste altoko jokalariak saskira mozten du. Baloia sartu duenak edo iskinera zabaldu edo erdian ordezkapena egin aukeratzen du.




Azken aukeran iristen garen bezela blokeo zuzena jokatzen degu. Lehengoa iritsi den jokalariak baloiarekin jokatuko du, kontinuaziorako tokia utziz eta triangulazioaren bitartez jokatzeko aukera ematen du.

Garrantzitsua da hastapenean batez ere jokalari guztiak, posizio guztietatik pasatzea denetik ikasteko. Behin ondo egiten dutela egoera hauek joan-etorrian 3x3an landu daitezke.

2011/05/29

2x0 blokeo zuzena

"Llegar jugando" gaiarekin jarraituz. Defensa kokatu baino lehen blokeo zuzena jokatzea aukera ezin hobea da.



Baloia bota eta gero, zabaldu hegaletik igotzeko eta erditik doan jokalariak blokeo zuzena jartzen du. Gero kontinuazioa jokatu edo tiroan bukatzen da.

Egoera hau, 2x2koan ere jokatu daiteke 2x0 ondo egin eta gero. 2x2 egiten badugu, alde batean bikote batek atakatzen du eta bestean besteak.

2011/05/28

Saskibaloia eskolaren azken eguna



Aurtengo denboraldia amaitu da TAKE Eskolarentzat. Azken entrenamendua kalean egitea pentsatu genuen, kaleko jendea nahiko harrituta gelditu zen zenbat ume geneuzkala ikusita!

Pixkar xelebrea izan zen, hasieran bi aldiz pentsatu behar zenuen ahotsa altxatzerako garaian zuzenketaren bat egiteko, ea pareko bizilaguna siestatik esnatuko ote zenun edo Giroa izorratuko ote genion beldurrez...

Harrigarria da, umeak denboraldi hasieratik amaierara egiten duten eboluzioa! Gauzak hobetzeko daude, baino bide onetik doa dena. Pertsonalki ere iñoiz miniak entrenatu gabe nengoen eta esperientzia osoa positiboa izan da saltsan ibiltzea. Ea hurrengo urtean denbora gehio dudan talde finko bat hartzeko.

TAKE Eskola hurrengo denboraldirarte!!

2011/05/27

2x0

Atzo Jon Txakartegiren txarlan egon ginen. Gaia oso interesgarria iruditu zitzaigun eta pixkat sakontzea erabaki degu eta kontzeptu hoiek lantzeko ariketa batzuk proposatuko ditugu, beti ere hastapenera bideratuta.

Hasiera batean 2x0ko egoeratan landuko dugu pixkanaka zailtasuna gehitu eta aurkariak sartuz.



Lehen ariketa honetan jokalariak jaurtiketa edo tiroa tablerora egiten du, errebotea hartu eta kontraerasoa antolatzeko jokalaria zabaldu egiten da. Baloia albotik igo eta erditik korri egin duen jokalariari sartuko diogu.

Barruan baloia dagoela, berak bukatu edo iskinera berriro zabaldu erabakiko du.

Atzo esan bezela, beti jokalariak korri egiten duenean baloiaren aurretik eta poste bajoko posizioa irabazten duenean, baloia sartu behar zaio bai edo bai. Bestela, hurrengoan ez du ahalegin hori egingo.

Barianteak: Baloia erditik igo daiteke eta bestea albotik igo. Hori bakoitzak antolatzen duen kontraeraso irteeraren arabera izango da.

2011/05/24

Reziklajea

Udara edo konpetiziorik gabeko denbora pixkat reziklatzeko ta ideiak berriro kokatzeko aprobetxatu behar da. Ni behintzat hasi naiz pentsatzen ze in...

Hasteko ostegunean GBCk ematen duen Clinic-era jun, seguru gauza interesgarri asko aipatuko direla.

Atzo irakurri nuen Zaragozan masterrak daudela, ea pare batea juteko aukera dudan.



Udaran zehar, normalean eliteko saskibaloirik ez dagoenez aukera ezin hobea izango da U20 selekzioak Bilbora ikustea jutea.



Beraz badaukagu nun ikasten jarraitu. Norbait animatzen bada abixatu! Gero eta gehiago hobe! Gauza gehiago diskutitzeko...

2011/05/23

Defentsa lantzeko jolasa



Jokalari bat dago baloiarekin. Gainontzeko guztiak defensa izango dira eta defensa baino uztaila bat gehiago jarriko dugu lurrean.

Erasotzailearen helburua libre dagoen uztailean sartzea izango da. Defensaren helburua, denen artean uztailak okupatzea da. Defendatzaileak uztailaren barruan daudenean erasotzaileak ezin du sartu, horregatik azkar mugitu behar dira denen artean uztailak okupatu behar baitituzte.

Erasotzaile uztailen batean sartzen denean defensore bat pasako da baloia edukitzera. Denak rotatuz postu horretatik pasako dira.

Ariketa honekin, beti baloietik gertu daudenak defenditu eta beste aldekoak libreago utzi. Lado fuerte - lado debil landuko dugu jolas baten bitartez.

Ariketa ondo egiten dutenean, kantxa osora zabaldu dezakegu jolasa konponente fisikoa ere landuz.

2011/05/20

Rotazioak

Atzo espainiko junior txapelketako estadistikak ikusten talde batean minutu banaketa hau ikusi nuen.

4- 20:55
5- 00:00
6- 13:38
7- 38:19
9- 07:31
12- 00:00
13- 00:00
14- 40:00
15- 40:00
16- 00:27
18- 39:10


7, 14, 15 eta 18 jokalariek partidu osoa jokatzen dute. Partidu osoa aurretik joan eta gero amaieran abantaila galdu eta final laurdenetan eliminatuta gelditzen dira. Denbora gutxian partidu asko jokatu dituzte eta exigentzia handiko partidu batean ez dituzte minutuak banatu.

Ez dakit jokatu ez duten jokalariak nolakoak izango diren baino jokalari horiek ezin dute partidu osoan intentsitate handiz aguantatu. Tarteka minutuko atsedenaldi txikiak eman beharko zitzaizkien gutxienez, aprobetxatu laurdenateko azken minutua + laurden arteko denbora, horrela 3 minutu deskantsatzen dute. Estrategia txikiak badaude, eta erabili egin behar dira.

Gero beste eztabaida bat izan daiteke junior txapelketa formatiboa dan edo ez, baino formatiboa bada, 4 jokalarik partidu osoa jokatzea ez da formatiboa, ez dakit merezi duen egoera horietara iristea partidu bat irabazteko. Badakit nere egoeran horrelako gai baten inguruan nere iritzia ematea oso errexa dela.

Gainera nere iritzia erreforzatzeko gainontzeko taldeen minutu banaketa begiratzen egon naiz eta esan dezaket ia talde gehienetan oso gutxi direla jokatu gabe geratzen direnak eta 30 minututik gora jokatzen dituzten jokalaria.

Horrelako egoerekin behintzat ez jartzeko txapelketa formatiboa denik...

Beste saskibaloia

Askok esango dute ez zaiela NBA gustatzen, dena 1x1ko egoerak direla... nik momentu hontan esango nieke gauetan merezi duela goiz jeikitzea ikusten diren bariante taktiko guztiak ikusteko.

Lebronek blokeo zuzena jokatzen duenean nola desgastatzen den blokeadorearen defensorea aurretik blokeo bat jasoaz, nola iritsi diren gaur Oklahomakoak Nowitzkiri 2x1 egitera edo etengabe fintak eginez...

Europan talde askok, ez gehienek blokeo zuzena dute oinarri bezela. Azken finean saskibaloi mota berdina da.

Niri asko gustatzen zaiten saskibaloia hegoameriketakoa da. Jokalariek ez dituzte 1x1 jokatzeko horrenbeste gaitasun eta jokoa oso fisikoa da. Argentinako finala orain hasiko da, Atenas - Peñarol. Seguraski iritsi zitezkeen bi talde hoberenak. Tartetxo bat badaukazue, saiatu ikusten edo jarraitzen. Ea ze ezberdintasun ikusten dezuen hango saskibaloia ta hemengo saskibaloiaren artean.



Gauza ezberdinak ikusi behar dira, gero horietatik aukeratu ahal izateko...

2011/05/19

Spahija: Transizioa - espazioen erabilera

Spahijak Mendozan (Argentina) emandako clinica jartzen dizuet. Ez daude osoak, baino oso interesgarria da horrelako entrenatzaile bat hitzegiten entzutea. www.deposoft.com.ar webgunetik ateratako bideoak dira, benetan merezi duen orria.

Lehengo bideoan transizioaren inguruan hitzegiten du. Bere garrantzia azpimarratzen du eta berak ze egoerei ematen dien garrantzia



Bigarren bideoan Chileko saskibaloiaz hitzegiteaz gain (gaiaz pixkat desbiatzen da), espazioen erabileraren inguruan aritzen da.

2011/05/18

1x1 abiaduran



Bi filatan kokatuko gara. Fondoko marran erasotzaileak (borobilak) kokatuko dira eta hiruko marraren atzean defendatzaileak (hirukiak). Lehen defendatzaileak ez du baloirik edukiko.

Entrenatzaileak agindua emandakoan jokalariak konoari buelta ematera joango dira. Bigarren defendatzaileak baloiarekin pasadore lanak egingo ditu eta erasotzaileari pasako dio konotik irteten denean.

Baloia jasotzerakoan argi ibiliko gara irteera pausoak ez egiteko. Nahiko arrunta da zuzenean baloia lurrera ez botatzea, batez ere jokalari handien artean. Behin baloiarekin saskia erasotuko dugu.

Rotazioa: Erasotzailea-defendatzailea-erasotzailea

Baloiarekiko taktoa

Fijatzen bagara hasiberriak diren jokalari edo ume guztietan denek botea goitik ematen dute. Taktorik gabe izango balitz bezela, ez dute baloiarekiko goxotasunik. Saskibaloiean baloia "eraman" daiteke. Hau da, baloia albo batetik eraman daiteke botea egiten degun bitartean. Eskubaloiean adibidez hori ezin da egin, saskibaloieko arauak dira hori uzten duten bakarrak.

Horregatik baloiarekiko takto hori, baloia "manoseatzen" landuko dugu. Baloia eskuen artean asko eduki behar dute.



JGbasket-eko bideo honetan ariketa ugari ikusten dira. Baloia eskutan ikutu, eseri eta zutitu baloiarekin...

Baloiarekin taktoa hasi berriekin lan behar da, gero agian zaila izan daiteke baloiarekin sentsazio horiek berreskuratzea.

2011/05/17

Taktika-teknika

Askotan eduki degu eztabaida hau. Noiz da taktika indibiduala? Noiz teknika indibiduala?

Teknika era mekanikoan egin daitekena izan daitekeela esan daiteke. Errepikan bitartez bariante batzuekin egin daitekena.

Taktika aldiz erabakiak tarteko daudenean dela esan daiteke. Erabakiak mota askotakoak izan daitezke.
Jokoaren arabera
Defentsaren arabera
Taldekide eta aurkarien arabera
Denboraren arabera

Kontzeptu hau garbi edukita, hainbat gauza hobeto ulertuko ditugu.

2011/05/16

Hausnarketa

Denboraldia amaitu berria gauzak hausnartu eta hobetzeko momentua iritsi da. Momentu edo egoera hau ondo egitea hurrengo urtean partidu gehiago irabaztea ekarriko du bai edo bai.

Neretzat oso garrantzitsua da akatsak nun dauden aztertu, zer mantendu eta zer aldatu. 25 urte egin berriekin nazional mailan bigarren urtea egitea ez da errexa. Munduko liburu guztiak irakurtzea daude baino esperientzia ez da liburuetan irabazten.

Bi urteetan taldeak bajoia izan du urria eta azaroan. Joku aldetik bajoi nabarmenak izan dira eta porrotak pilatu izan ditugu hilabete horietan. Aspaldi daramat horri bueltak ematen zergatia aurkitzeko, agian kasualidadea izan daiteke, baino ez zait iruditzen, kasualidadeetan gero ta gutxigo sinisten det.



Aurten asko hobetu duguna atzean izan da, lehengo urtean arazo dexente izan genituen eta aurten oso fuerte bukatu dugu azken fasea partiduko 59 puntu jasoaz. Lan hori mantendu egin behar da, eta ahal bada oraindik hobetu.

Oso positiboki baloratzen det zailtasunen aurrean izandako erantzuna. Nere burua askoz seguruako sentitu det erabakiak hartzerako orduan. Lehengo urtean urduritasunak edo dena kontrolpean eduki nahi izate horrek ansiedade puntu bat sortzen zidan.

Selekzioarekin izandako esperientzia ere oso positiboki baloratzen det. Lan egiteko beste era bat eta kanpoko entrenatzaileekin harremanetan egoteko aukera ezin hobea da.



Hala ere, hau ez dakit esan edo ez... baino entrenatzaile bezela nere lehen denboraldia da partidu gehiago irabazten galtzen baino!! 16-12!!

Hurrengo denboraldirako lan dexente aurreratuta daramadala iruditzen zait. Ironmana prestatzen, denbora asko pasatzen da entrenatzen, pentsatzeko denbora asko... gehiegi!

Paroi txiki bat

Lehen gauza barkamena eskatu nahi det bloga azken astean ez berritzeagatik. Hainbat gauza tarteko, ariketak, bideoak... prestatzeko denbora gutxi izan det. Berriro ere denbora pixkat dudanez martxan jarriko naiz.

Bukatu berri den balantzea egin, hobetu beharrekoa aztertu... eta hurrengo denboraldiari begira gauzak hobeto egin.

Hemendik Zarautzeko saskibaloi taldea zoriondu nahi det hurrengo urtean Nazional mailan izango delako! Dudarik gabe ondo egindako lanaren fruitua izan da!

2011/05/03

Neurtu daitekeena hobetu daiteke

Neurtu daitekeen guztia hobetu daiteke. Gainontzeko guztia subjetiboa iruditzen zait, sentsazioek agintzen dute eta egoera berdinaren aurrean sentsazioen neurketa oso ezberdina izan daiteke.

Entrenatzaile garen aldetik bi alderdiak uztartzen saiatu behar dugu. Adibide bezela webgune interesgarri hau jartzen dizuet. Alderdi estadistikoari bigarren buelta bat ematen zaio eta begi hutsez ikusten ez diren intangible asko ikusten dira

http://losnumerosdelbaloncesto.com/

Niri pertsonaldi ahal den datu kopuru gehiena edukitzea gustatzen zait. Gero erabakitzeko bat edo bestea sentsazioak daude, baino datuak eskuan.

2011/05/02

Piboten teknika indibiduala (V)

Pibotekin teknika indibiduala egiten degunean ematen du pibotak poste bajoan bakarrik jolasten duela. Blokeo zuzenetan adibidez piboten mugimenduak zeresan handia izaten dute eta hori ere landu egin behar da.

Bideo honetan adibidez traspiesa eta pauso lateralak lantzen dira. Baliabide batzuk izan daitezke beste askoren artean.