2012/03/12

Aito-ren ikuspuntua

Inglesa pixkat dominatu ezkero web hau bixitatzea gomendatzen dizuet.

Euroleague.net -> Features -> Voices

http://www.euroleague.net/features/voices/2011-2012/aito-garcia-reneses/i/94635/6269/view-from-the-bench-top-16-week-6

Bertan Aito Garcia Reneses-ek euroligako jardunaldiko partidu baten analisia egiten du. Benetan aztertzeko modua ze egoera ematen diren eta zer erantzun ematen zaien.

2012/03/11

Zerbait gaizki egiten ari gara

Baten bat harrituta geldituko zen izenburuarekin baino nere esperientziatik abiatuta harrobiko lanean zerbait gaizki egiten ari garela uste dut.

Bi talde entrenatzen ditut. Nazionalekoak "konpetitu" egiten du eta lehen urteko infantilak "formazioa" direla iruditzen zait.

Nazionaleko taldean interes asko mugitzen direla iruditzen zait. Patrozinadoreak, afizioak, EBA ligan sartzeko aukerak, kirol proiektuak zalantzan jarri daitezke denboraldi txar batekin... Tentsioak handiak dira baino joan naizen toki guztietan ondo tratatu gaituzte (bai niri bai jokalariei).

Infantilekin, formaziozko talde batekin, teorian emaitzak ez du horrenbesteko garrantzia. Teorian esan det azkenaldian gauza tamalgarriak ikusten ari naizelako. Entrenatzaileak bere jokalariei errespetorik gabe hitzegiten, arbitroak mehatsatzen, jokalariak aurkariak lesionatzen saiatzen (bai, saiatzen. Sarrera egin ondoren hanka jartzen orkatila okertzeko...), berotzeko baloirik ez ematen, aldageletan tokirik ez uzten...

Umeekin jokatzen ditudan partiduak Grezian jokatuko banitu bezela sentitzen det. Publikoa etengabe jokalari eta arbitroarekin sartzen.

Egunetik egunera harrituago sentitzen naiz. Ez dut ezer ulertzen. Gure formazioa zer da? Bestea zapaltzea?

Formazio entrenatzaile baten satisfakzioak beste batzuk izan behar dute. Adibidez, duela 4 urte eduki nuen kadete taldetik 8 jokalarik debutatu dute dagoeneko nazional mailako taldearekin eta horrek harro egoteko arrazoiak ematen dizkit. Urte hartan denboraldi txukuna egin arren ez zen bikaina izan, baino denborarekin konturatu naiz probetxu handiko urtea izan zela. Denborarekin formazio lan ona egin zela iruditzen zait.

Gero eta garbiago daukat zer den formazioa. Emaitzak urteekin jasotzen dira. Kiroltasunez jokatuz eta saskibaloiaz gozatzen.

Gure saskibaloiaren %90 formazioa bada, merezi al du horrela aritzeak?