2011/03/31

Reziklatzen...



Iñoiz ez degunez egi osoa ezagutuko etengabe ikasten joan behar da eta beti dago zerbait berria iñoiz ikusi edo planteatu ez deguna. Beti sortzen dira galdera berriak eta galdera horiei erantzuna ematen saiatzen gara (Batzutan hobeto, besteetan okerrago)

Gaur, urtero egiten dudan liburu eskaria iritsi zait, azken Clinic aldizkariarekin batera. Denboraldi baterako lana badaukat horri zukua ateratzen, baina askotan esaten dan bezela... gogoko bidean aldaparik ez!

2011/03/30

Bidebide Ibiza - Mondragon Unibertsitatea



takesb.com
Azken asteotan egondako ekitaldi eta ospakizun guztiek (Inauteriak, encounter...) entrenamenduen martxa pixkat aldatu zuten. Aste honetan berriro ere 3 entrenamendu on egin ondoren taldea indartsu baina batez ere gogotsu zegoen Mondragonen aurkako partidua ateratzeko.
Partidua irabazteko egin beharrekoa garbi zeukan taldeak. Hasieratik partiduan atera behar zen, bestela buelta emateko esfortzua gehiegi ordaindu zitekeen eta ahal zen heinean barruko indarra aprobetxatu. Ideiak garbi zeuden baina hori kantxan islatzea pixkat kosta zitzaion taldeari.
Baja ugari zituen taldeak; Urko, Haritz, Joseba eta pixkanaka errekuperatzen ari den Ignacio. Deialdian bere lekua Ioritz, Kike, Kaiet eta bere tokitxoa egiten ari den Karim. Jendea falta izateak ez du inoiz aitzakia izan behar, bigarren talde politta eta junior indartsua edukita badago nora jo. Azpitik datorrenak gauzak ondo egiten dituenean, agian besteak dira preokupatzen hasi behar dutenak.
Lehen laurdena espero zen bezela hasi zen, kanpotarrek, Paul-en bajarekin, kanpoko jokoan oinarritu zuten saskirako bidea eta etxekoek alderantzizko bidea erabili zuten. Defentsak gailenduko zirela garbi zegoen hasieratik eta lehen laurdenaren amaiera 10-13ko markagailua zen.
Bigarren laurdenaren hasieran kanpotarrak aurreratu egin ziren 12-23ko markagailuarekin eta etxekoen artean argi gorri guztiak piztu ziren. Hirugarren aldiz segidan partiduari buelta eman behar zitzaion. Etxekoak ez zeuden fin kanpoko jaurtiketetan eta hori nabarmendu zen puntu eskasian. 22-31 atsedenaldira.
Atsedenaldiaren ondoren defentsa zorroztu eta kanpoko jaurtiketan asmatuz, 20-10ko partziala egin zuten hirugarren laurdenean, azken zatira 42-41 iritsiz.
Berriro ere hamar minutu aurretik txanpona noren alde eroriko zen ikusteko. Partidua eraman nahi zuenak sekulako izerdia bota beharko zuen, baina bi minutu falta zirela Kaiet-ek sartutako saskiraketa batek +5 uzten zuen etxekoen alde. Hortik aurrera jaurtiketa libreetan erakutsitako ziurtasunak partidua etxean gelditzea egin zuen.
Garaipen garrantzitsua faseko talde onenaren aurka. Etxean sendo eta konfiantza dagoela erakutsiz kanpotik datorrenak partidu bikaina egin beharko du garaipena eramateko. Berriro ere harmailetan bildutako zaletuen laguntza erabakigarria izan zen taldearen momentu zailetan garaipenera pixkat gerturatzeko.
Hurrengo astean Lizarran partidu zaila izango da, baina taldeak lana egingo du hiru egunetan maila mantentzeko esfortzuan garaipen erabakiorra lortzeko!


ointxe.com
El partido empezó con bastantes imprecisiones por parte de ambos equipos. La superioridad en la pintura por parte del Tolosa hizo que Iker y Ander se cargaran de faltas rápidamente. Ello provocó que para protegernos de las faltas nos metíeramos en zona 2-3 que nos dió muy buen resultado. Sin hacer un juego espectacular dominamos el primer tiempo sin muchos problemas y con 9 puntos de diferencia. Ya en el descanso noté que a pesar de ir ganando y de ser colideres en nuestro grupo, no veía al equipo jugar con ilusión y disfrutando. Más bien parecía todo lo contrario. Andoni sin motivo aparente se autodescartó para seguir ayudando al equipo, cuando mejor lo estaba haciendo. Gorka luchaba internamente consigo mismo para controlar su ansia y su enfado con no se quién. Y esa ansiedad hay que transformarla en orden, concentración y agresividad. Mikel Anasagasti con más nervios de los necesarios para un partido que teníamos que haberlo tomado de disfrute más que de sufrimiento o de agonía, y perdiendo balones de forma no forzada. Ander con las tres faltas que le imputaron muy rápido, consiguieron que se saliera del encuentro y no encontrara su sitio. El resto, Martxel, Alex, Mikel Arejo, Xabi e Iker intentaron dar equilibrio al grupo con su trabajo silencioso aunque en ciertos momentos fueron tímidos para tomar decisiones. La sensación que me transmitió el equipo es que no tenemos mentalidad positiva ni ganadora y que somos frágiles mentalmente. Ante cualquier incoveniente queremos solucionarlos de forma individual y nos olvidamos de todo lo que trabajamos durante la semana. Durante todo el segundo tiempo tuvimos muy malos porcentajes de tiro que afectó a nuestra concentración en defensa. Si metemos nos motivamos y nos centramos más a la hora de defender. Si no anotamos volvemos a la defensa dándole vueltas al error cometido y no nos deja defender con los cinco sentidos. Por ello Goar tuvo muchos tiros abiertos sólo cuando sabíamos que era el jugador más peligroso del Bide Bide Ibiza. No entendimos donde estaba el peligro del Bide Bide. En definitiva malas sensaciones no tanto por la derrota sino por la mentalidad y las malas energias transmitidas dentro del grupo.


basketbasko.com
En la lucha por la permanencia los dos líderes vieron como su diferencia se recortar tras caer derrotados los dos. Mondragon Unibertsitatea cayó en su visita a Tolosa ante el Bide Bide Ibiza por 58-54. En un encuentro marcado por las defensas los arrasatearras llevaron el peso del marcador durante la primera parte (22-31) pero la reacción de los locales en la segunda parte, que recurrieron a la experiencia de Kaiet Vidaurre para el choque, no tuvo respuesta de una Mondragon Unibertsitatea que ve como su colchón se reduce.

1x1 baloia atzetik botata



Jokalariak saskiaren atzean jartzen dira bi filatan. Entrenatzaileak baloia botatzen du eta lehenengo hartzen duenak erasotu egiten du eta besteak defenditu.

Kasu honetan hobetzeko daukaguna da filatan dagoen jendea aktiboago egotea. Baloia azkarrago botatzen edo bakoitzak baloi bat edukitzeko aukera badago esku aldaketak egiten egotea denbora guztian

Konoen jolasa



Bi talde egiten ditugu. Kasu honetan beltzak (eskubian) eta grisak (ezkerrean). Talde bakoitzak bi baloi ditu eta aleroan bi filatan jartzen dira. Bi taldeen artean ekipo bakoitzak bere kono multzoa dauka (8 kono bakoitzean).

Fila bakoitzetik ateratzen dira saskiratzeko asmotan eta saskiratzen dugunean konoa beste taldeari eman behar diogu. Konorik gabe gelditzen den lehenengo taldea da irabazlea. Puntuaketa kasu honetan da.

Kono 1 sarrera sartuta
2 kono zona kanpotik tiroa sartuta
3 kono triplea sartuta

Harria papera goraizea



Jolas hau marrazkian jarri arren bideo baten bitartez hobeto ulertu dela uste dut. Jolasak umeekin trebezi ezberdinak lantzeko balio dezake. Senior-junior talde batean beroketa bezela edo dinamikatik pixkat alde egiteko balio dezake, batez ere, aurreko partidua galdu baldin bada.

2x2 gurutzatuta. Espazioa erabiltzen



Minibasket da saskibaloiaren hasiera eta hasiera guztitan bezela hainbat esparrutan trebatu behar gara. Orain arte 2x2ko ariketetan beti baloia zelai erdira iristen zen. Baloia iskinera iritsiz dudak sortzen dira hasiera batean zer egin behar dugun jakiteko.

Horregatik, horrelako dudak azaldu baino lehen erantzuna eman behar diegu aurreko ariketetan. Kasu honetan, pasa eta toki hutsera jun, ariketa egin zen. Lehen dudarekin erantzuna izan zen, "Gogoratzen lehenagoko ariketa? Pasa eta hutsa dagoen tokira jun." horrela umeak badaki nora jo behar duen eta ez dira baloiaren inguruan gehiegi pilatzen. Hurrengo pausoa, toki hutsa, probetxuzko tokia izatea izango da.

Bigarren araua ere pixkanaka betetzen ari dira. Baloia filan daukatenean denbora guztian boteka eta esku aldaketak egiten eduki behar dute. 50 bote gehiago egin, 50 bote gutxiago beharko ditugu ondo botatzen hasteko.

Jokalaria eraikitzeko pausoak eman behar dira, pixkanaka, ezin dira eskailera guztiak batera igo.

Cuadernos tecnicos



http://www.fnbaloncesto.com/img/noticias/754/pdfs/Recopila%20Tomo%20I.pdf

Helbide horretan sartzen bazarete pdf interesgarri bat deskargatzeko aukera edukiko duzue. Nafarroako federazioak argitaratzen dituen "Cuadernos tecnicos" artikulu guztia bateratu eta liburuxka bat atera du. Oso interesgarria eta edozein entrenatzailek eduki beharrekoa. Lan ona egiten ari direna Nafarro aldean argitalpen hauekin.

2011/03/29

Lineas de pase

Defentsan pasea estutu behar da. Jokalariak agresiboa izan behar du eta erasotzeko gogoa eduki behar du, horretarako pasea zaildu behar du (ez denbora guztian lapurtzera jun). Erasoak jasotzen duenean saskitik urruti jaso behar du saskiratzeko aukera gutxigo edukitzeko.

Pasea estutzeko lehendabizi pasadorearen defensak egin beharko du lana, horrela lagunari ematen dion pasea ez da batere erosoa izango. Gero taldekideak lapurtzen du, baina lan erdia baino gehiago pasea ematen duenaren defentsak egiten du. Hau garbi ikusten da lehen bi jokalditan.

Hirugarren jokaldian pasadoreari ez zaio estutzen eta nahiz eta defensak lineas de pase estutu, puerta atras egiten dio pasadorea eroso daonez nahi duen tokian jartzen du baloia.

Zonaren pasibidadea aprobetxatu



Entrenatzaile asko kejatzen gara kategori formatzaileetan jasotzen diren zonen inguruan. Ematen du ez dagoela tokirik erasotzeko kanpotik jaurtitzen ez badugu. Bideoan ondo ikusten den bezela 14 zenbakidun jokalariak defentsari pasibidadea aprobetxatzen du bi aldiz. Behin jaurtitzeko eta beste behin defentsaren bizkarretik tiro errex bat lortzeko.

Zona pasiboa denean, erasoa ere pasiboa bihurtzen da askotan. Horregatik behin eta berriro errepikatu behar da saskia erasotzen pasa behar dugula denbora guztia. Horrela seguru aukera on bat iritsiko dela

2011/03/25

1x1. Defentsaren garrantzia

Askotan entrenatzaileak itsutu egiten gara, gure jolakariek nora orientatu edo nola defenditu pentsatzen. Gainera gero laguntzak asko lantzen ditugu baino zenbatetan aipatu edo lantzen dugu benetan 1x1ko defentsa.

Konturatu eta azpimarratu behar dugu ondo defenditzen baditugu bakarkako egoera ez ditugula, ez lehen ez bigarren laguntzak behar.

Tiroa abiaduran



Bi fila jarriko dira hirukoaren frontalean. Lehenengoak baloirik gabe egongo dira eta alboetako konoak ikutzera joango dira. Konoa ikutzerakoan erritmo aldaketa bat eta saskira bidean joango dira. Pasea jaso eta tiroa zuzenean egiten badugu kontraerasoko tiroa landuko dugu. Baloia lurrera botatzen badiegu pasos egiteko ariketa egokia izan daiteke abiaduran botea lantzeko eta amaiera azkarra egiteko.

Rotazioa: Bakoitzek bere errebotea hartu eta gero beste filara joango da.

Irteerak alerotik




Filan jarriko dira jokalariak. Filako lehengoak ez du baloirik edukiko eta konoa ikutzera joango da. Konoa ikutzerakoan erritmo aldaketa bat egingo du kanpora jasotzera ateraz. Baloia jasotzen duenean gauza asko landu ditzakegu.
- Irteera ezberdinak eta tiroan bukatu.
- Bote eta tiro
-...

Pasea eman duena jaurtiketa egitera joango da.

2011/03/24

Latigo



Gaur egun ia ikusten ez den errekurtsoa teknika indibidualean, Bodirogak bere momentuan modan jarri zuen Navarrok bonba bezela. Horrelako detaileak aipatzea ez da soberan egoten, agian jokalariren bat aukera hori hartu eta erabili dezakelako etekina ateratzen.

Harria papera goraizea



Jokalariak bi taldetan banatuko ditugu eta talde bakoitza fondoko marraren iskin batean kokatuko dira, fila bakoitzean bi baloiekin. Beraien aurrean konoekin ibilbide bat markatuko dugu. Entrenatzailearen agindua entzuterakoan talde bakoitzeko lehendabizikoak boteka ibilbidetik aterako dira. Elkarrekin topatzen diren momentuan "Harria, papera, goraizea" jolasa egin beharko dute. Irabazleak ibilbidean aurrera jarraituko du eta galtzailea filara bueltatuko da. Galtzaileen hurrengoa aterako da irabazlea ahalik eta urrutien gelditzeko.

Helburua beste taldearen fila dagoen tokiraino iristea da. Iritsitakoan puntu bat izango da talde horrentzat.

Ariketa honen bitartez botea era inkosziente batean ematea lortuko dugu. Jokalariaren atentzioa zer atera edo aurkaria non dagoen tokian izango du, eta botea bigarren plano batera pasako da.

Dinamikak

Dinamika bat definitizea ez da errexa. Onak edo txarrak izan daiteke eta asteartean Olympiakosen partidua ikusten nere buruari galdetzen nion etengabe Piagianiniren lekuan zer egingo nuen. Partidua bi aldiz ikusi eta gero oraindik ez diot galdera horri erantzuna bilatu.

Jokalari onak dituzu; Jaric, Kaukenas, Lavrinovic... Esan beharra dago lesioak ere tarteko zeudela. Euroligako final laurdenak... eta erasoan ez zaizu ezer ezer ezer ateratzen nahiz eta jaurtiketa garbi eta bakarrik botatakoak huts egin. Hori da dinamika negatiboaren adibide nagusia.



Gero nere buruari egiten nion bigarren galdera zan, nola ematen diozu buelta horrelako porrot bati? Nola motibatzen dituzu jokalariak berriz aurkari berdinaren kontra jokatzeko bi egun beranduago? Seguru azpimarratuko duela defentsan ez zutela horren partidu kaxkarra jokatu eta dauden alderdi positiboak ateratzen saiatuko da, baino hala ere...

Dinamika positiboetan egoera guztiz kontrakoa da. Irabazten zaude, dena sartzen zaizu... Egoera horretan konfiantza gehiegi edukitzea arriskutsua bihurtu daiteke. Gainera jokalari askok egoera ikusita beraien zenbakiak egitera dedikatzen dira. Entrenatzaile batek esaten zidan partidu bat baino lehen; Momentu txarretan talde bezela lan egiten dala egoera horretatik ateratzeko eta momentu honetan jokalariak kejatu egiten dira ez ziozkiolako baloiak iristen. Edo 5-6 partidu segidan galduta jokalariren bat ausartzen da kejatzeaz ez dula kanastara botatzen? Lehenago partiduak irabaztera eta gero gerokoak, baino irabazten denean orduan gehiago nahi da, ez gea konformatzen irabazten jarraitzearekin.

Dinamikak konfiantza edo egoera animiko bat dira. Edo ez dezu sarrera bat bera ere sartzen edo hirukoak atzeraka sartzen dira. Entrenatzaile bezela egoera horiek kudeatzen ikasi behar dugu, baino ez dago erantzun unibertsalik eta baldin badago norbaitek abixatu dezala!!

2011/03/22

3x0 2x1



Hiru fila jartzen dira fondoko marran. 3x0ko kontraeraso bat egiten da. Hemen gauza asko antolatzeko erabili dezakegu, guk partiduan egin nahi degun antolaketa lantzen hasi daiteke.

Kontraerasoa amaitutakoan beste aldera azkar atera beharko da. Ez saskira bota eta asistentzia ematen ez duenak defenditu beharko du (normalean atzean gelditzen delako) Horrela ez badu defenditu nahi gehiago korri egin beharko du.

2x1koan nahi diogun antolaketa ere eman dieziokegu. Baloia beti aurrera, edo beti atzera rugbyan bezela, arau ezberdin asko sartu daitezke bertan. Defentsak oso garrantzitsua da amagoak etengabe egitea, horrela erasoak egokia ez den erabakiren bat hartu dezake.

3x2 2x1



Erdian dauden hiru jokalari urdinek defenditzen dauden bi jokalari gorrien kontra jokatuko dute 3x2. Jokaldia amaitutakoan bi defendatzaileek beste aldean dagoen jokalari grisaren kontra jokatuko dute 2x1. Jokaldia amaitutakoan erasoko bi jokalariak eta defendatzailea beste aldera joango dira 3x2 jokatzera. Horrela ariketa jarraia izango da, gelditu gabe.

Erasotzen duten hiru jokalari horietatik bat, 2x1 defenditzen sartuko da eta beste biak 3x2 defenditzen sartuko dira. Garrantzitsua da rotazioak jarraiak egiteko ariketa oso dinamikoa izateko.

Jokalariak abantaila ezberdinak jokatzeko gai izan behar du denbora gutxian. Denbora askoan zehar abantaila edo desabantaila berdina jokatzen badegu taldea akomodatu egiten da egoera horietan

2011/03/18

2x2 pasadorekin



Bi jokalari atakatzeko (urdinak) jartzen dira, beraien aurrean defensoreak (gorriak). 2x2ko egoera jokatzen dute baino baloiak pasadoretatik (beltzak) pasa behar du saskia erasotu baino lehen. Defentsak baloia pasadoren tokian dagoenean defentsa estutu beharko du lapurtzeko asmoarekin.

Ariketa laguntzetako posizioak edo blokeo indirektoak pasatzeko ere landu dezakegu.

2011/03/17

Hamaika (Once)



Ariketa honen inguruan liburu bat idatziko nuke, zer esanik ez dago nere ariketa gogokoena dala landu daitezkeen gauza guztiengatik. Jende askok kontratake amaierako edo superioridade egoera bat bezela bakarrik ikusten du.

- Konoak jarri ezkero kaleak markatu eta kontratake irteera landu daiteke. Mugimendu bereziak ere landu daitezke, pibota erditik iristea...
- Boterik gabe egiten badegu baloiaren zirkulazioa eta apoioak lantzen dira. Gainera defensaren rotazioa ere lantzen da bat beti baloira iristeko.
- Tiroan bukatzen, esku batekin botatzera ohitzen gara
- Denbora bat markatuz, 6 segundu baloiaren irteera ziurtatu eta amaierako egoeren simulazio txiki bat ematen da.
- Baloia pibotari sartzen, baloirik gabekoen mugimenduak lantzen dira
- Baloia igotzen duenak ezin du saskira bota pase bat eman arte. Lineas de pase estutzeko baloi du defentsan...

Ze ariketa aberatsa!!

Ariketak gomak erabiliz



Askotan ez daukagu gimnasioa erabiltzeko aukera edo gogorik denbora asko galtzea suposatzen digulako. Horregatik, gomak irtenbide ona izan daiteke saskibaloiarekin lantzen ez ditugun muskulo batzuk lantzeko.

Nahiz eta era zuzenean ez erabili gorputzeko atal guztiak landu behar dira muskulatura berdindu eta lesioak ekiditeko.

Espero det ariketa hauek baliagarriak izatea prestakuntza fisikoaren osagarri bezela.

Dena ez delako entrenatzea



Gauza bakoitzak bere momentua dauka eta talde batek saskibaloia ez diren gauzak batera egiten duenean kantxako ordu askok baino etekin handiagoa du. Kimika edo momentu bat gustora egoteak suposatzen du kantxan ere konfiantza handiagoa egongo dela, arazoak komunikatu eta konponbidea bilatzeko.

Zinera par pixkat egitera joateak asko balio du, batez ere emaitzak alde daudenean. Entrenamendu fisiko bat, zerbait batera egiteagatik aldatu genuen, espero "entrenamendu" honen eragina larunbatean ikustea.

Gainera horrelako gauzak rutinatik ateratzen digute eta talde giro ona edukitzeak entrenatzera gogo gehiagorekin jutea egiten digu, bai entrenatzaile eta baita jokalariei.

2011/03/16

Gurasoak eta kirola

Gaur ez dakit DV irakurtzeko aukera eduki dezuen edo kirolak ez diren artikuluetara iritsi zareten baino oso artikulu interesgarria azaltzen da gurasoen ingurukoa. Entrenatzaile bezela gurasoen jarrera zaindu behar dugu, azken finean gure klubeko zatia dira eta arazoak sortu ditzakete.

Denbora badaukazue, irakurri.

Los padres causan el 80% de los altercados en el deporte base | Psicólogos, árbitros y deportistas piden acabar ya con la violencia.

http://www.diariovasco.com/rc/20110316/mas-actualidad/sociedad/padre-hooligan-201103160026.html

Harrapaketa bi baloiekin



Harrapatzaile (gorria) bat egongo da eta gainontzeko guztiak (urdinak) alde egiten saiatuko dira. Urdinek bi baloi izan dituzte eta baloia duenari ezingo zaio harrapatu. Baloia duenak ezingo du bere tokitik mugitu. Horrela baloia beraien artean pasatzen ibili beharko dute harrapatuak izan nahi ez badute.

Baloia ez duenak bere burua eskeintzen ikasi beharko du baloia jaso nahi badu eta baloiaren zirkulazioa hobetzeko baloi dezake ariketa honek.

Zapiaren jolasa (baloiarekin)



Bi talde jarriko dira zelai erdiaren alde bakoitzean. Jokalari bakoitzak zenbaki bat edukiko du. Erdian dagoen entrenatzaileak zenbaki bat esan beharko du eta alboetako bi jokalariak baloiaren bila atera beharko dute. Baloia duenak erasotu eta besteak defenditu egin beharko du 1x1ko egoera batean.

Entrenatzaileak nahi adina zenbaki esan ditzake 2x2 edo 3x3ko egoerak sortuz.

2011/03/15

Conceptos defensivos (Sito Alonso)

Lehengo urtean Sito Alonsoren clinic interesgarri batean egon ginen eta bertan esandakoa edo komentatukoa zabalduko dizuet. aprendebaloncesto-ko Bideo eta apuntetxo batzuk aurkitu ditut ea interesgarriak iruditzen zaizkizuen.

Primer concepto: “Pasaba por allí”:

Además de defender a tu hombre, de tener tu responsabilidad defensiva directa, siempre que alguna acción del ataque contrario se desarrolle cerca de ti, tienes que tratar de molestar al ataque, por ejemplo, siempre que el balón pasa alrededor de donde estás, puedes fintar una ayuda, para molestar al hombre con balón, o por ejemplo, si un contrario está realizando un corte en mi zona, pues además de estar defendiendo a mi hombre, molesto ese corte. Evidentemente, cuando salto a “molestar” lo hago con un movimiento muy rápido de ida y vuelta a mi responsabilidad.

Segundo concepto: “Tu descansa que yo no puedo”:

Si el atacante al que defiendo no está implicado en el ataque y en lugar de generarme dudas se dedica a estar en un hueco descansando mirando a sus compañeros, yo, en lugar de descansar con él, aprovecho para trabajar en defensa, molestando un corte, montando un 2c1, etc.

Un ejemplo claro está cuando bajas a defender tras un ataque y tu hombre sube despacio (típico poste grande y flojeras), en lugar de acompañarle descansando vas a trabajar en defensa.

Tercer concepto: “No lo hagas tu solo”:

Es similar al que me enseñó un entrenador que decía: “no defiendes a un jugador, defiendes a un equipo”, de esta manera, cuando hay un bloqueo directo en cabecera, los demás jugadores, además de estar atentos a su responsabilidad, están atentos a saltar a las posibles ayudas defensivas, transmitiéndole a su compañero, no te preocupes que aquí estamos nosotros, es decir, “no lo hagas tu solo”.

Cuarto concepto: “Yo estoy aquí”:

Mi espacio defensivo no es solo mi hombre, las fintas defensivas, un salto rápido y recupero, crean dudas al hombre con balón a la hora de jugar en mi zona.


Con estos conceptos tratamos de que el jugador se imbuya en una filosofía de defensa intensa, de mucha actividad, de fintas constantes, de ayudas defensivas, donde implicamos a todos los jugadores, que se ayuden unos a otros, y sobre todo, dándole al jugador mucha iniciativa para realizar las fintas, montar un 2c1 inesperado para el rival, generar dudas al contrario, etc.

1x1 kantxa osoan



Bi fila zelai erdian jarriko dira. Baloiak gorrien aldean egongo dira. Hauek beste aldera pase luze bat emango dute urdinek sarrera egiteko eta fondoko marra ikutzera joango dira.

Urdinak guk agindutako sarrera mota egingo dute eta beraien errebotea hartu eta gero beste aldera erasotzera abiatuko da. Han gorria zain edukiko dute marra ikutu eta gero. Garrantzitsua da gorria ahalik eta gorago iristea defensa egitera, horrela gainditua bada errekuperatzeko espazioa eduki dezake. Gainera ez dio erasotzaileari geldik itxaron behar, bestela datorren abiadurarekin bakarrik gainditu egingo du, pixkanaka defensako egoeran orientatzen saiatuko da.

Rotazioa: Atake-defensa-atake

Sarrerak bote gabe



Zelai erdian bi fila ipiniko ditugu. Bandatik gertuen dagoenak baloi bat edukiko du. Baloi hori erdiko bi filen artean paseka mantenduko da.

Pasea eman eta gero zelai erdiko jokalaria sarrera egitera jungo da, baloia fondotik jasota eta besteak zelai erdian pasea eman eta gero errebotea jasotzera jungo da.

Rotazioa: Bandatik gertu daona, errebotera, errebotea hartzen duena fondora eta fondokoa bandako filara sarrera egiteko

2011/03/14

Zenbat denbora



Ostiralean kiroldegira eramandako aldizkariaren argazkia, nun gelditu da 1990. urtea??

2011/03/12

Partiduaren prestaketa

Zer esanik ez dago, harrobiko taldeetan ez dela aurkariaren arabera jokatu behar edo ezer prestatu behar. Denbora gutxi izaten da jokalari baten oinarriak eraikitzeko eta ez dugu asteko lan hori balditzatuko partidua irabazteagatik.

Partidu baten prestaketan zati asko daude. Baino oraingo hontan hasierako txarlari edo jokalariari esaten diogunari egingo diogu kaso.

- Punturik garrantzitsuena beti era positiboan hitzegin behar dugula. Bestela ematen du partidua galdutzat ematen ari garela.

Gero entrenatzaile askok egitura ezberdina ematen dute (partiduaren garrantzia ohartarazi, aurkariaren lau gauza eta nola jokatuko dan) izan daiteke adibide bat.

Garrantzitsua iruditzen zait zer esan behar den pentsatuta edukitzea. Jokalari guztiekin, lasai, izango degun azken kontaktua izango da. Gero partiduaren tensioarekin mezuak ez dira berdin ulertzen. Behintzat ze lau gauza aipatuko diren buruan eduki.
Garbi dago partidu guztiek ez dutela garrantzi berdina eta agian ez dugu ezer berezia transimititu nahi, baino jokalariari ezin diogu hori esan behar. Entrenatzaileak exigentea izan behar du eta gu ez bagea exigenteak, ezin izango dugu jokalariekin izan.

Azken finean pentsatu behar da jokalari horrek larunbateko 40 minutuengatik entrenatu duela eta partidua dela gehien gustatzen zaiena.

Hori bai, norbaitek horrelako txarla bat ematea lortzen badu, seguru ez duela partidua galduko.

Tiro jarraia



Jokalarien erdia bi kanasta azpitan sakabanatazen da bakoitza baloi batekin (Gorriak). Beste jokalariak (urdinak) erdian jartzen dira eta erdia kanasta baterantz joaten da.

Gorriak, urdinari pasea ematen dio tiroa egiteko. Gorria pasea eman eta gero beste saskira aterako da han pasea jasotzeko. Urdinak tiroa egin ondoren bere errebotea hartzen du eta beste aldetik datorrenari baloia ematen dio jaurtiketa egin dezan. Horrela denbora guztiak bakoitzak egingo du, tiro-bere rebotea-lagunari pasa-beste aldera jun-tiro...

Teknika indibidualeko elementuak sartu daitezke aprobetxatuz 1x0ko egoera bat dela.

2011/03/11

Ebaluazioa

Entrenatzaileak bere lanarekin exigentea izan behar du. Dena beti ondo badago, hobekuntza momentu horretan bukatuko da. Askotan sentsazioen arabera ebaluatzen dugu, baino oso egokia da tarteka grabaketak egitea. Beste momentu batean, lasaitasun osoz eta kanpoko eraginik gabe lana ebaluatu dezakegu.

Gainera, bideoa gelditu eta momentuan ikusitako gauza asko ikusten dira. Askotan gure buruari ere galdetzen diogu, zergatik egin nuen hori? Hurrengoan beste era batera jokatuko det. Jokalarien gainean gu gaude, baino gure gainean ez dago iñor, horregatik azpimarratzen det exigenteak izan behar dugula gure buruarekin eta jakitea beti daukagula zerbait berria ikusteko!

Bide batez aprobetxatu eta interneten taldearen dauden hiru partiduak jarriko dizkizuzet. Iritziak eta hobekuntzak onartzen dira, noski!



Bidebide - Baskonia



Lizuan - Bidebide



Bidebide - UPNA

Errebotea, denak baloiaren bila



Errebotean agresiboak izan behar dugu eta hori gauza guztiak bezela landu egin behar da. Horretarako, ariketa hau baliagarria izan daiteke.

Kanpoan jaurtitzaile batzuk jarriko dira (urdinak) eta gainontzeko guztiak saski azpian errebotearen bila. Jaurtiketak txandaka egingo dira eta besteak saskiratu arte errebotearen bila egongo dira. Saskia lortzen denean, erreboteatzaileak kanpora aterako dira botatzera.

Jaurtitzaileak sartzen badu, huts egin arte botatzen jarraituko du saskiraketa sarituz.

Erasoa bideratu



Ume edo saskibaloiean hasi berria den talde bat ikusterakoan erasoa pixkat kaotikoa dala ikusten da. Bueltaka eta bueltaka saskia erasotu gabe. Horregatik hasieratik 1x1eko egoera saskira bideratu behar dira. Zuzenean buelta handirik gabe saskia erasotu dezatela.

Bide batez, defensa ere ohartuko da bide zuzen hori itxi beharko duela, bestela saskiraketa errexak sartuko dizkiote.

Espazioak mugatzea edo zehaztea oso garrantzitsua da. Partidu batean ezingo da nahi den espazio guztia erabili, kontrarioak daudelako... etabar. Horregatik erasoak markatu behar du nundik erasotu nahi duen eta ahal bada, zuzen saskirantz!!

2011/03/10

Entrenatzailearen dekalogoa

Nafarroako saskibaloi federazioak kuaderno teknikoak argitaratzen ditu tarteka, oso interesgarriak. 19. zenbakian entrenamenduaren inguruan dekalogo bat aipatzen du. Oso baliagarria iruditzen zait eta tarteka gogoratu beharko genukena gure lanean. Norbaitek kuaderno osoa irakurri nahi badu... http://www.fnbaloncesto.com/img/noticias/711/pdfs/ct19.pdf


1. Busca que tus ejercicios capten la atención y atraigan el interés del grupo.
2. Consigue que los ejercicios seandificultosos pero realizables.
3. Haz ejercicios en los que trabajando un objetivo concreto, trabajes ‘algo más’.
4. Intenta que el jugador esté mucho tiempo en contacto con el balón.
5. Intenta que el jugador esté casi siempre en actividad física y mental.
6. Crea situaciones de ‘tráfico’ para hacer ejercicios más reales.
7. Añade componentes de decisión cuando se haya alcanzado un cierto dominio técnico.
8. Crea riqueza en los ejercicios usando todas las herramientas disponibles: conos, aros, porterías, combas, pelotas de otros deportes, etc.
9. Busca como ‘animar’ los ejercicios cuando trabajes cosas ‘aburridas’; Contar los tiros, las entradas, los robos… Retar y premiar, competir (siempre con deportividad).
10. Busca ejercicios imaginativos y cámbialos constantemente.
11. Fomenta que tus jugadores ‘inventen” y hazles ver que te gusta que sea así. No reprimas nunca su imaginación.
12. Persigue la perfección y cuida el detalle en aquellas cosas que son realmente importantes. No es bueno crear vicios desde pequeños.
13. Pasa por alto detalles que no son mportantes o no son objetivo en ese momento.
14. Intenta que los jugadores hagan lo que quieren (generalmente jugar), trabajando aquello que tú deseas.
15. Usa el juego como herramienta básica de tu metodología de enseñanza de los fundamentos individuales.
16. Debes ser exigente con tus jugadores, pero también contigo mismo. No dejes nada a la mprovisación y no inventes ‘sobre la marcha’. Prepara tu entrenamiento y elabora una adecuada y analizada progresión en el trabajo de los fundamentos individuales.
17. Adecua el trabajo a la edad de los jugadores.
18. Intenta ser un modelo eficaz.
19. Debes ser paciente, dejar que tus jugadores se equivoquen y que mejoren poco a poco.
20. No corrijas todo y en todo momento.
21. No radies lo que el jugador debe hacer.
22. Establece expectativas realistas para cada jugador.
23. Enseñar el reglamento acotando espacios, moviéndonos por ellos, multiplicando situaciones. Debes saber el reglamento y hacer que los jugadores lo conozcan.
24. Siempre que sea posible, da instrucciones breves.
25. Usa el tono de voz adecuado al momento.
26. Crea espíritu de equipo y sus señas de identidad, transmite los valores del deporte.
27. Habla con los jugadores, oblígales a pensar y razonar. Perder tiempo en hacer preguntas es ganarlo en sus conocimientos y su toma de decisiones.

Koordinazio ariketak



Saskibaloiean oso oso garrantzitsuak dira koordinazio ariketak lantzea. Baloia eraman, jokua irakurri eta gainera pentsatu egin behar da! Horregatik jokalariak txikitatik hainbat gauza egitera ohitu behar du, bestela partiduko momentuan stres egoera sortu daiteke hainbeste gauza kontrolatzeko gai sentitzen ez garelako.

Bideoan hiru ariketa ezberdin ikusi daitezke.

Lehen ariketan globoa airean eramaten den bitartean baloia boteka eraman behar da. Globoa kontrolatuta eramateko baloiaren botea era automatizatu batean eraman behar da (ia ia hor dagoela pentsatu gabe) eta aldi berean gainera bista aurreraka eramaten degu.

Bigarrenean pauso txikiak ematen "metralleta" bat egin ondoren prestakuntza fisikoko ariketa bihurtzen da. Amaieran baloiarekin ariketa ezberdinak egin daitezke.

Hirugarren ariketa, botea ematen dan bitartean pausoekin koordinazio ariketa ezberdinak daude. Botea kontrolatuta daukagula hankak mugimendu ezberdinak egiten ditu. Eraso batean baloia daukagula egiten den transfentzia berdina aplikatuz.

Gauza ezberdin eta bariatu asko egin daitezke koordinazioa lantzeko, baino, garrantzitsuena koordinazioa lantzea da. Askotan holako gauzei ez baituogu denbora gehiegi eskeintzen.

3x0 jarraia



3 jokalari (urdinak) zelai erdian jartzen dira. Bote gabe sarreran amaitu behar dute jokaldia. Sarrera egiten ez duten bi jokalariak iskinera zabalduko dira tiroa egitera.

Saskiaren atzean erdian dagoen jokalariak sarreraren errebotea hartuko du eta iskineko bi jokalariekin 3x0 aterako da beste aldera. Denbora guztian jarraipen berdina, batek sarrera eta beste biak zabaldu tiro egiteko.

Aldaketak sartu daitezke. Bote kopurua mugatu, baloia igotzen dugunean nahi dugun mugimendua...

Aktibatzeko edo kaleen distribuzioa markatzeko oso ariketa egokia da.

2011/03/09

Jaurtitzeko mekanika (II)

Bideo honetan Carlos Cabezas ikusi dezakegu pausoz pauso mekanika lantzeko ariketa errexak eta sinpleak egiten. Hastapenean horrelako ariketei denbora eskaini behar diegu, gero zailagoa izango da horren mekanizatua dagoen gesto bat aldatzea. Progresioa hau izan daiteke;

- Lurrean etzanda baloia airera jaurti eta berriz hartu. Baloia nola eutsi oso garrantzitsua da. Eskua zabalduta eta baloiak airean bueltak eman ditzala.

- Baloia era berdinean hartu eta saskitik oso gertu esku batekin botatzen.

- Gertutik saskira bota bigarren eskua ere erabiliz.

- Tiro osoa gertutik. Gorputz osoaren mugimenduari jarraipena egin. Flexiotik hasita baloia nola askatzen denerarte.

Atsedenalditxoaren ondoren...


Belaguan...


Entrenatzale guztiek behar dugu denbora deskonektatu eta toki guztietatik datorren informazioa jasotzeko. Ezin ditugu 24 ordu saskibaloia gora eta saskibaloia behera. Egun batzuk edo ordu batzuk beste zerbaitetan pasatzen ditugunean etortzen dira normalean ideiarik hoberenak.

Edozer gauza edota egoeretatik ikasi daiteke. Baino batez ere beste kirol batzuk praktikatzen ditugunean. Beste kirol bat edo batzuk egiten ditudanetik prestakuntza fisikoan asko ikasten ari naiz eta hori aplikatzen saiatzen naiz saskibaloira moldatuta noski.

Noizbait aukera badaukazue beste kirol bateko entrenamendu bat ikusteko ez galdu aukera. Eskubaloia edo areto futbola bada pentsatu porterian bukatzen diren ariketa horiek saski batean bukatuko balira bezela. Iraupen eski talde bat ikusten badezue, pentsatu intentsitate serie horiek nola transmititu daitezkeen gure kirolera...

Ze politta dan gauzak imaginatu eta berriak sortzen dituzula ikustea....

Iñauterietako “oporralditxoa” eta gero bada berriro ere pilak jarri eta denboraldia bukatu bitarten burubelarri lanean jartzeko denbora...

2011/03/02

Abiadura landu

Artikulo honetan, abiadura lantzeko 4 ariketa azaltzen dira. Zirkuitoka lan egiten dugunean horrelako posta bat sartzea gomendagarria izango zan (abiadura maximoa baloia eskutan lantzea oso zaila da).

Abiadura ariketei norabide aldaketa txikiak gehitu behar zaizkio. Saskibaloiean ez da 15 metro zuzen korri egiten diren egoerak ematen, beti azaltzen delako aurkariren bat edo baloiak norabidea aldatzen duelako.

http://www.deposoft.com.ar/colab/velocidad.pdf

Pasa eta mugitu



Zelaieko 8 posizioetan uztailak edo konoak jartzen ditugu. Jokalariak kono banatan sakabanatuta. Jokalari batek baloia izango du eta beste jokalari bati pasa beharko dio. Pasea ematerakoan hutsik dagoen beste kono batera jun beharko du.

Hemendik aurrera bariante asko egin daitezke behin mugimendua ondo egiten denean.
- 10. pasean saskira bota (horrela denborarekin 10. pasea saskitik gertu dagoenari emango diote, konturatzeko nun dauden portzentai hobeak).
- Pase kopuru bat jarri eta kronometratu
- Beste aldean ariketa berdina egiten ari badira, 10 pase eta gero beste saskira atera. Hemen kontratake irteera ere landu dezakegu.
- ...

Ariketa honekin, hastapenean batik bat, jokalaria pasa eta mugitzeko ohitura lortuko du. Gainera mugitzerakoan espazio hutsa betetzeko ohitura hartzen badu, oraindik hobeto

2011/03/01

Pasa eta jun



Jokalariak binaka ipiniko ditugu kantxa sakabanatuta. Bikote bakoitzak baloi bana edukiko du. Denbora guztian bikoteari pasa eta kantxan libre geratzen den tokira jun beharko du. Horrela bikotea etengabe mugitzen joango da.

Ariketa ondo egiten denean, entrenatzaileak txistua egiten du. Momentu horretan baloia daukanak erasotu egiten du eta baloirik ez duenak defenditu. Ze saski erabiliko dugun zehaztu beharko du entrenatzaileak.

Juego por conceptos (I)

Hemen Silvio Santander entrenatzaile argentinarraren clinic baten zati bat daukazue. Oso garbi eta denbora gutxian azaltzen du nola eraiki kontzeptutako eraso bat.

Jokalariek aurretik base bat eduki behar dute horrelako zerbait egin ahal izateko, baino oso efektiboa izan daitekela iruditzen zait. Gainera dinamikoa da eta defensak ezingo du erlajatu jokalari guztiak mugimenduan daudelako. Kontutan edukitzeko ideia bat da.

1x1 hegaletik



Defendatzaileen (gorria) baloiarekin jarriko da fondoko marran. Pasatzaileak (berdeak) aleroan jarriko dira eta erasotzaieak (urdinak) beste aleroan.

Defendatzaileak pasadoreari pasako dio eta erasotzailea defenditzera joango da 1x1 aurkako egoera. Guk markatuko degu erasotzaileak nola amaitu behar duen jokaldia. Jaurtiketan, bote eta gero, zuzenean...

Rotazioa: Defendatzailea-pasadorea-erasotzailea-defendatzailea