2012/06/30

Udara hasiera

Aurten iñoiz baino freskoago hartu ditut oporrak. Eskolan lan handia egin dugu eta kurtsoa ezin hobeto atera da. Motibazio hori ikusita, saskibaloieko denboraldia duela hilabete amaitu zen urte ona egin ondoren... Gogo hori baliatuta udara hasieran ere saskibaloi pixkat egitea erabaki nuen.

Hasiera batean Campus Salgadora joateko asmoa nuen, baino arazo-okupazio pertsonalak direla eta ezin izan det egon. Arratsaldetan gerturatzeko asmoa neukan, dena ezin da. Pena handia izan da, ez joatea. Lan handia egiten dutela esan didate beti eta nere ingurutik gerturatu diren umeak beti hitzegin didate oso ondo Campusaren inguruan. Ziur nago hurrengo urtean nere esku dagoen guztia egingo dudala han egoteko eta ahal dudan guztian laguntzeko.


Bihartik aurrera Baskoniako Campusean egongo naiz.


Urte batzuk ez naizela horrelako Campus batean egon. Denbora pasa da selekzioarekin Eibarrera joaten ginenekoak eta berriro ere probatzeko gogoa neukan. Eduki genuen bilerak sentsazio oso onak utzi zizkidan. Lan handia egin beharko dugu baino ikasteko edukiko degun aukera ere paregabea izango dela pentsatzen det. Entrenatzaile aldetik, Baskoniako entrenatzaileez gain badira entrenatzaile atzerritarrak edo Espainia osotik iritsitakoak. Ea zerbait pegatzen zaigun eta asko ikasten degun.

Behin Gasteiztik bueltatuta burubelarri aurredenboraldia prestatzen hasiko naiz. Aurten iñoiz baino lehenago hasiko gara entrenatzen eta era eskalonatu batean. Jokalari guztiek ez dute entrenamenduak hasteko deialdia egun berdinean. Egoera ezberdin batzuk aztertuta bakoitzak bere eguna du entrenatzen hasteko. Nahiz eta lehenago hasteko askatasun osoa edukiko duten, fisikoki ondo jarri nahi badute. Urtero bezela Kataluña aldean 4-5 egun igaroko ditugu amistoso dexente jokatzen. 2 edo 3 jokatu ditzakegu egun berean, beraz, fisikoki ondo jarri beharko gara hasieratik.

Teknika indibidualeko zerbait ere egin nahi det jokalari batzuekin baino hori guztiz zehaztu arte, beste kapitulo baterako utziko det.

2012/06/06

Atzeraka begiradatxo bat...

Zortea daukagu etxeko partiduetan 28 kanalarekin daukagun akordioa dela eta, partidu gehienetan laburpen txiki bat edukitzeko. Hiru partidu ere diferidoan eskeini dituzte, komentarista eta guzti. Herriko katean Usabalera joaterik ez dutenek gure gora beheran berri izaten dute eta Diario Vascok eskeintzen digun asteroko tartearekin herrian gure tartetxoa egin dugula uste dut.

Gero eta jende gehiago gerturatu da momenturen batean taldea ikustera. Kalean ere maiz izan dira zemuz joan den partidua galdetu dutenak. Saskibaloia Tolosan indar handia hartzen ari dela esango nuke.

Denboraldia bukatuta oroitzapen moduan bideo hauek ikustea gustatzen zait... Denboraldiko momentuen adierazle nagusi dira. Irudiek ez dute gezurrik esaten.