2013/01/07

Norberaren errekurtsoak

Atzo Navarrori eginiko elkarrizketa bat ikusi nuen, bertan kazetariak galdetzen zion:

- ¿Como nació el tiro de "La Bomba"?
- Fue un acto de supervivencia para que mis hermanos mayores no me taponaran.

Hau entzunda pentsatzen hasi nintzen ze jokalarik zituzten bakoitzaren errekurtsoa, edo jokalari horrek edo gutxik erabiltzen dituztenak. 3 aukeratu nituen.

Navarro eta bere bomba


Eliyahu eta bere "sorpresazko" gantxoa


Marcelinho eta bere hanka baten gaineko jaurtiketa


Jokalari hauek garatutako mugimenduak ez dira orain arte entrenatzaileak ohikoak konsideratzen ditugunak. Teknika indibidualeko liburuetan azaltzen ez direnak dira baino beraien entrenatzaileek ez dizkiete mugak jarri. Askoz malguagoak izan behar dugu jokalari bakoitzaren errekurtsoekin. Berezia egiten dena saritu eta lagundu. Ez beti esaten duguna entrenatzaileok... "Tiro onak egin".

Reglamentuak nahiko traba jartzen dizkigu (traspiesetan pasos...etabar) Ez ditzagun guk traba gehiago jarri.

2013/01/06

Balorazio txiki bat egiteko momentua

Eguberriak normalean atseden hartzeko erabiltzen dira. Indarrak hartu gelditzen den denboraldi zatirako gogo berdina edo gehiago edukitzeko.

Urte berriarekin batera bloga berritzen joateko proposito txikia jarri diot nere buruari. Hemendik aurrera maizago berrituta ikusiko dezutela espero det.

Bide batez, 2012ko balorazio txiki bat egin beharra daukat. Nazionalekin taldearekin EBAra igotzeko zorian egon ginen eta denboraldi hau espektatiba handiegiak balditzatuta kaxkarra izaten ari da. Onetik asko ikasten den bezela, txarretik oraindik gehiago ikasten da.
Lehen aldiz neska talde bat entrenatzen det eta esperientzia oso positiboa izaten ari da. Oraindik partidurik galde gabe baino aurrerantzean zailagoa izango da ibilbidea.
Infantilekin ikaskuntza prozesuak bide onetik jarraitzen du eta aurten tarteka garaipen polittak iristen ari dira.
Udaran Baskoniako Campusean egoteko aukera izan nuen eta esperientzia ezin hobea izan zen, asko ikasi nuen.
Gipuzkoako selekzioarekin lehen entrenatzaile bezela debutatzeko aukera izan nuen eta txapelketa irabazita balantze ezin hobea egin dezaket!

Urte ona dudarik gabe!

Ea 2013 hau bezain hobea izatea lortzen degun, baino horretarako lana egin behar da!

argazkia: http://easo95haitza.blogspot.com.es/ tik hartua