2014/05/22

Agur 13/14 denboraldia

Konturatzerako amaitu da denboraldia. Atzoko eguna izango balitz bezala gogoratzen det aurredenboraldiko lehen entrenamendua. Argentinan bi hilabete boluntario bezela egon ondoren iritsi bezain laster hasi genituen entrenamenduak. Ez nekien goiza, arratsaldea edo gaua zen. Ordu aldaketarekin guztiz aztoratuta, nere buruari behin eta berriro esaten nion: "Jarri pilak 2 egun barru Kataluñako txapelketara goaz!!" Urte osoan, hori izan dut buruan, baino hurrengo asteburuko aurkariarekin.

Kataluñako esperientziak lurreratu eta lehen harriak jartzeko balio izan zuen. Aquapark, afaldu ondorengo hizketaldi luzeak... zerbait garrantzitsuaren hasiera izan zen hori. Aurredenboraldia ere guztiz aldatu genuen. Aurreko urteetan epe luzeko errendimendua bilatzen genuen, aurten arriskuak hartu (denboraldia oso luzea egin zitekeen) eta topera hastea erabaki zen eta handik aurrera markatutako pikoak bilatzea. Denboraldia amaitu berritan guztiz asmatu genuela dirudi.




Lehen jardunaldietan sentsazio oso onak izan ziren. Defentsan aurreko urteetako maila mantentzeaz gain erasoan fin ari ginen. 113 puntu sartzera iritsi ginen arte. Paduran galduta zalantzatxo batzuk azaldu ziren baino gogor entrenatzen pixkanaka garaipenak pilatzen joan ziren. Arrasate Tolosara guretzat momenturik txarrenean etorri zen baino ahulezitik indarrak aterata garaipena etxean geratu zen. Orduan hasi ginen helburu bezala igoera ikusten eta gure buruan guztiz sinisten. Handik aurrera gogor entrenatu eta intentsitate handiko entrenamenduak izan genituen. Joku maila igo eta 26 garaipen lortu ditugu. Ligako defentsa eta erasorik hoberena izaten. Klubeko harrobiaren garaipena izan da. Jokalari gazte asko aurrera pauso bat emanez denboraldi berdinean. TAKE ezberdina egiten duena bere jendea da eta aurten sentitutako babesa ezin da hitzez adierazi.

Gauza asko daude hobetzeko. Kritikotasun puntua ez da iñoiz galdu behar eta ez da galduko. Hemendik aurrera gertatzen dena ikusi behar...

Bigarren urtez junior neskekin ere egon naiz. Hasieratik bagenekien Liga Vascan plaza bakarra egonda oso zaila izango zela sailkatzea, helburu bezela Gipuzkoako kopa markatu genuen. Hasiera gora beheratsua edukita denboraldiko bigarren zatian egin genuen gure saskibaloirik hoberena. Kopako finalean galduta 2. postuarekin konfirmatu behar izan dugu.


Oso pozik nago talde hau entrenatzeko aukera izan dudalako. Pertsona talde izugarria izan delako eta beti egon direlako irrifar batekin entrenatzeko prest (entrenamendu "fisikoa" zegoenean ezik). Oroitzapen ezin hobea daramat nahiz eta pertsonalean sentsazio kontrajarriak eduki. Txapelketa ez lortzearekin, jokalariei daukaten saskibaloi guztia atera ez diedalaren sentsazioa daukat. Merezi zuten kopa irabaztea baino noski, aurkariak ere jokatzen du eta finalean gu baino hobeak izan ziren, merezitasun osoz irabaziz.

Aurten ere Gipuzkoako junior selekzioa entrenatzeko aukera izan det. Hasiera batean zaila zirudien txapela lortu genuen bi partidu berdindu irabazita. Ze aberasgarria den horrelako jokalariak entrenatzea. Zerbaitegatik dira Gipuzkoako hoberenak... 5 urteren ondoren polita izan da horrela amaitzea. 5tik 5!



Orain atsedena hartu, teknika indibidualeko entrenamenduak egiteko aprobetxatu eta hurrengo denboraldia pixkanaka prestatzera. Denboraldian zehar denbora gutxi dagoeneaz, informatu eta ikasten jarraitzeko momentua. Infantilen Euskadiko selekzioa entrenatzeko aukera izango det hurrengo denboraldian. Adin polita jokalariaren garapen prozesuan. Oso gustora edukiko dudan aukerarekin. Baino hemendik aurrera batez ere, saskibaloia ez diren gauzei denbora ASKOZ gehiago dedikatzera.

Aprobetxatu nahi det bankilloetako lankide bezela izan ditudan Alain, Andoni eta Oraitzi eskerrak emateko. Zuen laguntzarekin, dena azkoz ere errexagoa izan delako.


Agur 2013/2014, kaixo 2014/2015!