2012/01/28

Arau berrien eragina



Azken aldian buruan dudan gai bat da. Batez ere errendimenduko taldeetan. ACB edo LEB ligetan influentzia egon da baino uste zena baino gutxiago. Baino arazoa da, gure jokalariek kalitatea dutela baino kalitate nahikoa 50cm atzerago botatzeko?

Iruditzen zait gure mailan, gipuzkoa edo euskadi mailan eragina izan dezakela eta hobekien egokitzen det taldeak etekin atera diezaiokela batez ere denboraldiko lehen zatian.

Iskinak dira gehien aldatzen direnak. Karretoi bat egitea adibidez oso zaila izango da, jokalari askok irteera egiterakoan alboko marra zapaltzen dute ez dagoelako tokirik. Bertan hirukoa botatzeko jendea egotea ere zailagoa izango da. Hasteko espazioaren banaketa aldatu da.

Defentsan beti priorizatu nahi dezu, den dena ezin delako defenditu. Lehen iskinak zaintzen saiatzen zinen askotan hiruko jaurtitzaileak hor egoten direlako. Ikusita zailagoa izango dela hirukoa botatzea, merezi du horrenbeste arreta iskinera iristean ematea?

Idea batzuk dira eta ez det gehiegi luzatu nahi. Agian arauek nere buruan izango dute eragina jokoan izan beharrean. Baino ziur nago eragina izango dutela, zenbateraino ez dakit. Baino orain pentsatu eta landutakoa hor egongo da eta ez du iñorrek ikutuko

Hilabeteko planifikazioa



Irudian infantil taldeko Azaroko planifikazioa ikusi daiteke. Adibide bezela erabiltzen det. Taula hau urteko orokor batetik dator eta gero asteroko entrenamenduetan ikusten da. Atal bakoitzeko ariketak azalduta eta helburu txikiekin

Nazionaleko taldeko planifikazioa konplexuagoa da. Behintzat aspektu fisikoari garrantzi gehiago ematen zaiolako. Infantil taldean, oinarri bat egin eta aspektu koordinatiboak lantzeaz arduratzen da.

Gero urte-hilabete-asteko planifikazio horiek era egoki batean moldatzen ikasi behar da. Ezinezkoa izaten da horrelako zerbait guztiz betetzea, beti daudelako jokalariak gaixo edo egoera bereziren bat tamalez. Planifikatzaile onak beti izan beharko luke inprobisatzaile ona!

2012/01/22

Hastapena?

Egunetik egunera zalantza gehiago sortzen zaizkit hastapenetako ligetan jokalariak formatu edo garaipenak pilatzera joaten garen.

Sasidefentsa indibidualak:: Denak edo asko ados egongo gea, zonak ez direla oso formatiboak kontzeptu aldetik, ezta? Baino indibidualean defenditzea bost jokalariak hanka bat zona barruan dutela? Hori zer da?

Gure burua engainatzen ari gara etengabe. Iruditzen zaigu indibidualeko kontzeptuak erakusten ari garela, baino defentsa horietan "laguntza" kontzeptua desagertu egiten da. Blokeoak pasa edo korteak jarraitu oraindik gutxiago.


Entrenatzaile hezitzaileak?: Hitz itsusiak esan, protestatu, komentario negatiboak behin eta berriro... Gero jokalariek jarrera horiek errepikatzen dituzte.

Nazionaleko taldeetan beste entrenatzaileen aldetik ez det horrelako jarrerarik jasan, zergatik infantiletako partiduetan bai? Zerbait gaizki egiten ari gara. Umeei disfrutatzen utzi beharrean sekulako tentsioa sortzen diegu, irabazi, irabazi edo irabazi.

Seguru nago, sasi defentsa edo jokalari hoberenak denbora guztian aterako banitu, agian partidu gehiago irabaziko nituela. Ez zait inporta, nere jokalariak disfrutatu egiten dute eta entrenamenduz entrenamendu pixkat hobetu dutela ikusten det. Lehen gaizki hartutako erabakiak pixkanaka zuzendu egiten dituzte. Baino oso garbi eduki behar dugu pertsonak formatzen ari garela.

1000 jokalari gipuzkoarretik zenbat iritsi dira ACBra? Irabazi bai, baino ez edonola

2012/01/11

El juego como herramienta de aprendizaje



baloncestobase.com-en idatzitakoa

http://baloncestobase.com/2012/01/10/el-juego-como-herramienta-de-aprendizaje/

2012 abiatzen... (II)

Urte bat hasteko, beste bati amaiera eman behar zaio. Zer egin den ondo eta zer egin den gaizki pentsatu, hobetu beharrekoa hobetzeko.

2011-2012 denboraldian berriro ere seniorraz gain, bigarren talde bat hartu dut. Ikusita ze satisfakzioa ematen duen zuk kadetetan edo infantiletan entrenatutako jokalariak nola egiten dute bidea seniorrerarte berriro saiatzea erabaki nuen.

Hilabete batzuen ondoren konturatzen naiz errexa dela infantilak entrenatzea, baino ze zaila dan ONDO entrenatzea. Niri sekulako buruhausteak sortzen dizkit entrenamenduak prestatzerakoan. Denbora gutxi dago eta gauza asko dituzte hobetzeko. Senior taldean denbora kontrarioengan juten zaizu, kalendariora prestakuntza egokitu... baino entrenamendua bera prestatzean tatxoiak eta tipex-aren arrastoak asko dira! Behin eta berriro gauzak era egokian jarri nahiean.


Saskibaloi eskolarekin lan egitea oso aberasgarria da. Astez aste nola hobetzen duten ikusi, ze ilusioa daukaten... asteroko lanaren ordaina dago ostiral arratsalde bakoitzean.

Teknika indibidualeko lana, pazientziazko lana dela iruditzen zait. Agian ez dira iñoiz emaitzak ikusiko baino jokalari horri zerbait ikustea, pozgarria da. Epe luzerako lana izaten da baino nik uste jokalariak asko eskertzen duela harreta hori eta batzutan pertsona bat gainean edukitzeak.

Horretaz gain Gipuzkoako selekzioarekin lan egitea, benetan aberasgarria iruditzen zait. Toki ezberdinetako jokalariak ezagutu, beste lan era bat... Beti, entrenamenduero ikusten da zerbait ezberdina.

argazkia:easo95haitza.blogspot.com

Gezurra iruditzen zait 7 urte daramatzatela entrenatzaile bezela eta 3 nazionaleko taldean, 25 urterekin. Esperientzia falta ilusioarekin ordezkatzen saiatuko gara. (orain arte bezela)

Badakit dena ez dela arroxa kolorekoa edo positiboa. Onarekin gelditu nahi det eta txarra niretzat gorde nahi det. Irtenbidea edo nola hobetu aurkitu bitartean behintzat

2012/01/09

2012 abiatzen... (I)

2012 hasi da eta denak duen bezela ere nik "proposito" batzuk ere baditut. Bloga maiz berritzen saiatzea da urte hontako helburua eta bide batez beste enfoke pertsonalagoa eman tarteka bibentzia edo esperientziak kontatuz.

Eguberriak lanpetuak izan dira. Beti aprobetxatzen duzu taldearekin entrenatzeko eta egin beharreko retokeak egiten saiatzeko. Gainera horretarako denbora eduki dugu talde guztiek hilabeteko atsedenarekin.

Hortaz gain, klubeko egoeraz kontzientegoa izateko harrobiko talde ezberdinak entrenatzen saiatu naiz. Antzeko entrenamenduak eginez, teknika indibidualeko ariketak, taktika indibidualeko ariketak eta zerbait taktikoa. Egoera bakoitzean nola mugitzen diren ikusteko. Esperientzia honen berri beste momentu batean ematen saiatuko naiz.

Aste honetan ere berri on bat jaso dut. Kirol Psikologiako bekan partehartzeko aukera izango dut urte hontan zehar. Niretzat laguntza handia izango da hainbat egoera gestionatu eta jokalariak behar bezela motibatuta edukitzeko. Prestakuntza fisikoaren inguruan informazioa errexa da internet edo liburuetan, baino jokalarien burua ulertzeko laguntza edukitzea neretzat oso garrantzitsua izango da.



Urteari gauza asko eskatu daitezke baino nik ikasten jarraitzea edo ikasten jarraitzeko gogoa besterik ez diot eskatuko. Gauza batzuk baditut buruan... baino gauza bakoitza bere momentuan.

Bloga irakurtzen duzuenoi eskatuko nizueke zuen komentarioak egitea, hau dena aberatsagoa bihurtu ahal izateko.

Besterik gabe, ondo hasi urtea!