2014/01/31

La Independencia del jugador en 10 claves

GBCko entrenatzaile izan zen Xavier Garcia kataluniarrak idatzitako artikulu interesgarria. Praktikan jartzeko modukoa.


Artikuloaren azalpen bideoa

Esku aldaketa atzetik aurrera

Ondorengo bideoan ikusten den esku aldaketa gutxi ikusten da. Normalean baloia hanka azpitik pasatzen dugunean, aurretik atzera izaten da eta ez atzetik aurrera. Kasu honetan erabilera bikaina ikusten dugu distantzia atera eta jaurtiketa egin ahal izateko.

Esku aldaketarekin batera erritmoa aldatu (gelditu kasu honetan) eta defendatzailea atzean utziz.


Saskibaloia oso aberatsa da teknika indibidualari dagokionez. Goazen denetik erakustera, gero jokalariek erabakiko dute zer erabili!



2014/01/08

Pauso lateralak

Gaur egun kantxan ikusten diren saskira sartzeko baliabide tekniko "ez ohikoak", pasos bezela pitatzen dira. Traspiesa, katalana... pixkanaka gure teknika indibidualetako helburuetatik ateratzen joan dira. Azken urteetan saskira sartzeko baliabide erabilienetakoa pauso lateralena da. Aurreko astean Olympiakos-Fenerbache partiduan ikusitakoa. Ezin izan dut tentazioa gainditu eta bideoa moztuta, hemen daukazue adibidea.


Lehen momentuan blokeo zuzeneko "flash" defensa esku aldaketa batekin erditik pasa ondoren, laguntza egitera datorren defendatzaileari iskin egiten dio pausoen norabidea aldatuz. Egoera normal batean eskubiruntz jarraituko luke baino defensaren erabakiari kontra egiten dio norabidea aldatuz. Acción-reacción. Defentsak erabaki bat, erasoak beste bat.

Teknika indibidualeko entrenamenduetan 1x0ko egoeratan landu daitekeen mugimendua, kono batzuekin. Ea hemendik aurrera Usabalen gehiagotan ikusten dugun!