2013/10/10

Denboraldi berria, helburu berriak

Denboraldi berriarekin beti iristen dira ilusioz betetako helburu berriak. Udaran izandako esperientziak gauzak beste era batera ikusteko balio izan dit. Argentinan eskola batean boluntario bezela egonda hausnartu eta gogo berrituta etortzeko aproposa izan da. Bi hilabetez dena kanpotik ikusi, bueltan ahalik eta hobetoen egiteko. Batez ere irakasle bezala, baino entrenatzaile bezela ere.

Distantziak gauzak baloratzeko aukera eman dit beste toki batzuetako ohiturak eta bizimodua ezagutzen nituen bitartean. Benetan aberasgarria izan da eta irakasle moduan asko ikasi dut. Saskibaloi aldetik udaran ez dut kanpusik egin eta faltan asko bota arren, atseden hartuz deskonektatzeko aproposa izan da. Hori bai gogo biziz lanera bueltatu eta denboraldia hasteko

Denboraldia interesgarria planteatzen da. Nazionaleko taldearekin  5. denboraldia izango da. 27 urterekin pixkanaka esperientzia pilatuz (oraindik esperientzia asko asko falta arren). Taldearekin denboraldia prestatzeko iñoiz baino aurredenboraldi motzagoa egin dugu, aurredenboraldi ezberdina beste urteekin alderatuta. Vic-eko txapelketan irabaztea lortu genuen lehen sentsazio onak lortzen. Denboraldia ere ondo hasi da, baino ondo hasteak (garaipenegatik) ez du esan nahi lanean lasaitu behar dugunik, asko dago oraindik egiteko. Jardunaldi asko aurretik batez ere entrenatzaileen munduan... gaur txuria dena, bihar beltza da!



Junior neskekin lehengo urtean hasitako asmoei jarraipena emateko asmoz. Ia talde osoa mantentzen dugu eta lehengo urtean Gipuzkoako kopako finala jokatu ondoren, gogo asko dago denboraldi ona errepikatzeko. Lehen jardunaldia irabazita pixkanaka lanean gauzak ondo egiteko asmotan. Oso gustora nago eta ez naiz batere damutzen lehengo urtean neskak entrenatzen hasteagatik!

Aurten Gipuzkoako selekzioarekin jarraitzeko aukera daukat. Orain arte bezela junior selekzioarekin. Erronka handia izaten da maila handiko jokalariak entrenatzea eta ahal den bezela beraien formakuntzan zerbait aportatzea espero det.

TAKEko saskibaloi eskolan ezin izango det parte hartu, nahiz eta oso gertutik jarraituko ditudan. Baino aurten eskolan, Eskola Kirolean aritzeko aukera izango det. Hirukiden oso oso gustora nago eta oso ilusionatuta nago txikiekin lana egiteko, kirolean ume horiek zaletzeko. 6 urtekoekin hastapena egiten jarraituko det 5. urtez eta izugarri disfrutatzen det beraiekin asteartetan! Zerbait berria baino oso erakargarria. Hau bai dela benetako kirola!

Denboraldi berria ilusioz beteta. Lan ugari baino gogoa ez zaigu falta! Ea dena ondo joaten den!

2013/10/09

3x3 defentsa eraikitzen

Denboraldia hasterakoan gure defentsak eraiki nahiean egoten gara. Batzuetan asmatzen dugu zer egin eta beste batzuetan ez, baino zalantza handiena nola landu izaten da.

Defentsako kontzeptu indibidualetatik eraiki behar da. Bakoitzak bere lana ondo egiten ez badu ezinezkoa da taldeko defentsa ona izatea. Defentsako teknika indibidualari denbora dedikatuko diogun arren, taldeko kontzeptuek 3x3tik hasi behar dute.

3x3ko hiru ariketa aipatuko ditugu. (Hasiera aipatu gabe, Erasoa-defentsa, gurutzatuta...)

1. 3x3 ariketa erasoan zehar defendatzaile baten edo gehiagoren izena esaten. Defenditzen daude bitartean rotazioak edo laguntzak aktibatzeko defendatzaile baten izena esango dugu. Honek kono bat ikutu beharko du segituan. Bitartean beste bi defensoreek irakurketa egin eta rotazio edo laguntzen bitartez baloia defenditu beharko dute. Landu nahi dugunaren arabera baloiaren defendatzailearen izena edo beste batena esango dugu. Konoa beharrean, bandako marra ikutu daiteke.



2. 3x3 defendatzaile baten izena esandakoan 2x1 egitera joan. Horrela segituan rotazioak aktibatuko ditugu. Hirugarren defensoreak lan handia egiteaz gain defensako teknika indibiduala landuko du finten bitartez.



3. 3x3 defentsako zonak markatuz. Batez ere hastapenean egiteko ariketa egokia. Eman beharreko indikazioa oso sinplea da eta laguntzak ulertuz joango gara pixkanaka. Baloia dagoen aldetik defentsak daude zonen artean iñoiz ezin da tarteko zonarik egon. Hau da, baloia ezkerreko zonan badago, ezingo da defensarik eskubiko zonaldean egon. Beti baloietik gertu egotea lortuko dugu, baloiaren aldea kargatuz.



Hirugarren ariketa, aurreko ariketekin konbinatu daiteke zailtasun maila maximoa lortuz. Egoera hauekin erasoa landu daiteke indikazio batzuk emanez. Horrelako ariketak gure defentsako helburuak lortzeko erabili ditzakegu. Espero baliagarriak izatea!!