2012/10/31

Rotazioak

Entrenatzaile guztiok dugu berdina buruan, batez ere harrobiko taldeetan: Ondo entrenatzen duen taldeak ondo jokatzen du. Argi dago fundamentuz entrenatzen ez duen talde batek partidu pare bat irabazi ditzakela, baino epe luzera entrenatzen duen taldeak errendimendu handiagoa lortuko du.

Afirmazio honen atzetik, burura hitz bakarra bururatzen zait, rotazioa. Zerikusirik ez dutela irudituko zaio bati baino gehiagori. Nik oso lotuta ikusten ditut biak.

Ondo entrenatu ahal izateko, partaide guztiak motibatuta eta entrenatzeko gogoz behar ditugu. Gogo hori lortzeko taldekide guztiak garrantzitsuak sentitzea beharrezkoa da. Horregatik denek jokatu edo partehartzeko aukera badute, lortzea askoz errexagoa izango da. Agian batzutan partzial batzuk kontran edo partiduren bat galduko da, jokalari batzuei minutuak emateagatik, baino ziur nago apostu hori amaieran ona izango dela. Konpetizio minutu horiek, hobegoak egingo ditu pauso bat atzerago daudenak. Jokalari hoietan inbertitzea, ondo entrenatzea eta konpetitzea da, azken finean etorkizun baten alde egitea. Jokalari motibatuak eta pixkanaka homogeneotasunean konpetitiboagoa izango da taldea.

Harrobian oso garrantzitsua da, denak taldekide aktiboak sentitzea. Rotatzea eta minutuak banatzea, epe luzera talde hori hobetzea izango da, dudarik gabe.

2012/10/02

1x1 defentsan. Orientatzearen garrantzia

Garbi eduki behar dugu AUKERA GUZTIAK defenditzea ezinezkoa dela. Horregatik utzi behar da gutxiago defendituta guri min gutxien ematen digun aukera. Hau da arazoak sortzen dizkidan aukera ondo defenditu behar det, eta beste egoera ondo entrenatu erasoaren abantaila gutxitzeko. Defentsan guk nahi dugun tokira eraman behar da baloia, hori defenditzeko prest gaudelako iniziatiba eraman behar da.

Defentsa onak ere saskiraketak jasotzen ditu, kalidadezko kanasta jasoko ditugu eta defentsa onak errefortzu positiboarekin saritu behar dira. Azken finean guk emandako aginduari erantzuten dute jokalariek.

Baloia guk NAHI DUGUN tokira eramateko, 1x1ko defentsatik hasi behar da lantzen. Guk nahi dugun tokira baloia bideratuz. Bideoan ikusten den ariketaren antzekoak onak dira, jokalariek ohitura egokiak hartu ditzaten. Bertan Ponsarnau (Assignia Manresa), gazteari fondoko marra erreferentzitzat hartzeko esaten dio. Garrantzitsua da ariketa ezberdinak sartzen goazela beti 1x1ko aholku berdinak ematea.


Behin baloia guk nahi dugun tokira eramaten dugunean gainontzeko defentsa prestatu beharko dugu. Ponsarnauren clinic honetan garbi markatzen zuen progresio hori bere defentsako filosofia ezartzeko. 1x1tik 5x5ra, pauso guztietatik pasatuz.

Baino oinarri indibidualak eman behar zaizkie jokalariei gero taldeko oinarriak sendo jarri daitezen.

2012/10/01

Kontraerasoa eraikitzen. Tiro ariketak

Hastapenean kontraerasoan ateratzerako garaian baloi asko galtzen dira lehen pasean. Erdiko kalean jasotzea oso zaila denez, normalean hegaletik ateratzen erakusten saiatzen gara. Irteera hori errazteko jaso behar duen jokalariak finta edo puerta atras antzeko bat egitera ohitu behar dugu presionatuta badago, baloiari irteera bat eman ahal izateko. 

Lehen bideoan tiro egin ondoren jokalaria hegalean kokatzen da baloiari irteera bat emateko asmotan, gero tiroan bukatzeko. Ariketa ondo egin ezkero exigentzia fisiko handia du.



Bigarren bideoan hirugarren jokalari bat sartzen da. Jokalari batek errebotea ixten du, baina tiroa punteatzera atera daiteke eta gero errebotea itxi. Baloia zabaldu eta lehenagoko ariketa pixkat konpletatu egiten dugu erreboteko lana gehituz. Oso errexa da "Reboteeee" ohika hastea, baino errebotea ixten erakutsi behar dugu. Tiroa lantzen dugun bitartean aukera ona dugu horrelako ariketen bitartez.


Kontraerasoa eraikitzen (beroketa)

Duela aste pare bat Ramon Jordanaren txarla batean egongo ginen. Benetan interesgarria izan zen azaldutako ideiengatik eta baita bere umore/ironia bereziagatik.

Hasteko landu beharreko edozein ideia zein kontzetutan barneratu beharreko ohitura zein gesto ugari horiek ondo egin behar dira. Bideoan ikusten den ariketa beroketa moduan erabili dezakegu. Teknika indibidualeko ariketa moduan abiaduran egin beharreko gesto ugari ikusten dira. 
- Abiaduran atera urratsak egin gabe
- Pase luzea abiaduran.
- Sarrerak
- Paradak
- ... (eta sartu daitezkeen hainbat eta hainbat moldaketa)



Kontzeptu bezela, baloia aurreratuen dagoen jokalariari emateko ohitura. Libre dagoen kalea betetzeko ohitura hartu...

Baino hau dena Jordanak ondo esaten duen bezela, jokalariari HERRAMIENTAK eman behar zaizkio kontraerasoan ateratzeko. Oinarri tekniko taktinoak ez badira dominatzen, nekez egingo du korri gure taldeak. Oso errexa da gure taldeari korri egiteko esatea, baino korri egiten erakutsi behar diogu. Hori gure helburua bada, beroketatik hasi gaitezen.