2011/11/17

Atal berria

Eskubian pixkat beheraka egin ezkero, artxiboen azpian, blog gogokoenak jartzen duen atal berri bat ikusiko duzue. Bertan saiatuko naiz bixitatzen ditudan blog-en berri ematea.

Espero det, niri baliagarriak zaizkidan bezela zuei ere baliagarriak izatea.

2011/11/16

Baseen teknika indibiduala II

Blokeo zuzen frontala lantzen bi ariketa ikusiko ditugu.

Lehen ariketan rebersoa erabiliz blokeo-reblokeo egoera bat ikusi daiteke. Lehendabizi lehen jokalariarekin nola jokatzen den eta handik jokatuta bigarren jokalariaren bila joaten da tiron amaietzeko.





Hirukoteka baloi batekin, rebotea eta gero baloi irteera hegalekotik egin eta ondoren erritmo aldaketa bat eginez blokeo zuzena frontaletik jokatuz.


2011/11/15

Baseen teknika indibiduala

Bere momentuan pibotekin eginiko teknika indibiduala jarri nuen bezela pixkanaka baseen teknika indibiduala jartzen hasiko naiz ariketa ezberdinekin.

Lehen ariketan beroketa ikusten da. Bote eta esku aldaketa sinple bat tiroan bukatzeko.



Bigarren bideo honetan goiko blokeo zuzenetan baloia babestuz reberso moduan pasatzeko ariketa bat ikusten da. Baloiaren gainean presio handia dagoen momentuetan baliagarria izan daiteke.

2011/11/14

Blog interesgarria

Assignia Manresako prestatzaile fisikoaren bloga da hau. Gauza interesgarri eta gomendagarri asko. Denbora badaukazue, dedikatu tartetxo bat

http://www.xavischelling.com/

2011/11/11

NCAA ikusteko

Saskibaloi gosez bazaudete NCAAko partiduak ikusteko aukera ematen dizu webgune honek. Bertan aurreko denboraldiko partiduak ikusi ditzazkezu.

http://vault.ncaa.com/

Aspertzeko denborarik ez dago!!

2011/11/08

Entrenamendu teknika bereziak

Askotan saskibaloiean dena asmatuta dagoela esaten da... ba Tolosan zerbait berria egiatea erabaki dugu. Gure kiroldegi zoragarriari eskerrak ilunpetan entrenatzea bestetik ez zaigu gelditzen!

Bideoan, infantilak teknika indibidualeko zirkuito bat ahal duten moduan egiten (edo saiatzen hobeto esanda) ari dira.




Ilunpeko teknika honek arrakasta ematen badigu, klubeko talde guztietara zabaltzea pentsatzen ari gara.