2011/06/23

Match up 4-1

Lehengo astean Barça-Panathinaikos serieko partidu batzuk berriro ikusten. Defensa honekin harrituta gelditu nintzan, ajusteak bereziak zian... eta horren inguruko informazioa lortzen saiatu naiz. Bideo honetan oso ondo azaltzen da eta defensa nola egiten den eta zien den bere helburua erraz ikusi daiteke.

Teknologia berriak

Teknologia berriak gure ingurua aldatzen ari dira, ikusi besterik hemendik gutxira edukiko ditugun pizarra digitalak...



Hoberena da jokaldiak gorde daitezkela. Partidu amaierakoak, zonan kontra... dena gorde dezakezu eta pantallan ikusi eta listo. Nun geldituko ote da azken tiempo muerteko urduritasun hori... Xarma galduko deu pixkanaka!!

2011/06/15

Barçako jokaldiak

Norbaitek kuriosidadea baldin badauka ACBko irabazleak ze sistema jokatzen dituen...

http://www.ara.cat/esports/basquet/sistemes-ofensius-del-Regal-Barca_ARAFIL20110612_0002.pdf

2011/06/14

Esperientzia berriak

Denboraldia bukatuta beti dao denbora gauza berriak probatzeko edo egiteko denbora. Bi aste hauetan 9 urteko eskolako neska talde batekin San Juanetako txapelketa prestatuko dugu. Gogo handia daukat espazio banaketa eta baloiari irteera emateko ariketa batzuk aurrera eramateko.

Esan beharra daukat ez dela saskibaloieko talde bat, futbolekoa baizik. Kirolaren hastapenean ariketa asko eta asko amankomunak direla iruditzen zaizkit. Espezifikoak (teknika indibiduala) ezberdinak dira baino zelaian kokapena, espazioak erabili, baloia duenari laguntza eman, mugimendua zentzuarekin egin...

Benetan gogoa daukat, ea nola joaten den gauza, kontatuko dizuet. Bide batez esan behar det bloga ahaztuta eduki arren atzeko lanak jarraitu egiten duela. Denboraldiaren planifikazioan burubelarri nago, behin planifikatuta horri forma ematerakoan ariketak beharko ditut eta horiekin jungo naiz pixkanaka berritzen. Gero merezitako "atsedena" etorriko zait. Austria jungo naiz Ironmana egitea eta bide batez Eslovenia (Olimpiako kamiseta lortu behar det!) ezagutu eta Italiako kostaldea. Bueltan aurredenboraldia hasteko kuentra atras hasiko da, hilabete bat bakarrik!! Ematen du udara luzea dala baino hurrengoa ate joka daukagu!!

Disfrutatu gaur Bilboko partiduarekin Katsikarisek zerbait prestatuta edukiko du... seguro!