2013/09/26

Saskibaloi eskola. Txikienekin zer?

Saskibaloi eskolak martxan jartzen diren momentuan beti zalantza berdina sortzen zaigu, batez ere, hasiberriak diren haurrekin. Hau da, lehen urteko benjaminak. Lehen aldiz saskibaloia praktikatuko dute. Eskola Kirolarekin batera, saskibaloi eskolan hasten dira lehen aldiz taldekako kirolak praktikatzen.

Garbi eduki behar dugu saskibaloi eskola ez dela jarduera konpetitiboa, kirolaren hastapena baizik. Lehen urratsak jolasean oinarrituta bideratuko ditugu, baino batez ere baloiaren familiarizaziora begira. Baloia elementu berria da beraientzat eta lehenengo elementua ezagutu behar dute.

Baloiarekin familiarizazio ariketak izan daitezke:

- Baloia hartu, bizkarretik pasa, hanka artetik...
- Baloia airera bota, txalo egin eta hartu.
- Baloia paretara bota eta bote gabe hartu.
- Tokian bote egin baloiak alde egin gabe.
- Botea egin eserita, zutitzen, etzanda...
- Espazio bat markatuta boteka mugitu, taldekideak ikutu gabe.
- Taldekide batekin paseka eta boteak emanez kantxatik mugitu.
- Taldekide batekin paseak egin bi baloiekin aldi berean...
- ...

Ariketa errex hauekin haurrek baloiarekin familiarizatzen dira pixkanaka. Ez dugu pentsatu behar hasieratik ariketak egiteko gai direnik. Zailtasun handiko ariketak markatuz, zaila irudituko zaie eta desmotibatu egingo dira. Familiarizazio ariketak, baloia tartean daukaten ariketekin tartekatu behar da.

Lehen etapak oso garrantzitsuak dira. Oinarri sendoa jarri behar da, gero gainean teilatuak iraun dezan.