2011/10/21

Saskibaloieko ingles hiztegia



Nazional tituloa ateratzerakoan horrelako fotokopia batzuk eman zizkiguten eta pila pila bat erabili ondoren galdu egin nituen. Atzo AVEB-eko zorioneko email batean hiztegi hori deskargatzeko enlazea zegoen. Askok ikusita edukiko duzue baino aukera izan ez duzuenentzat hemen enlazea.

http://194.30.13.80/AdministracionWeb/imagenes/aveb/basket_ingles.pdf


Oso baliagarria dela iruditzen zait, partidu bat inglesez entzutean edota libururen bat lantzerakoan. Inprimitu eta beste urte askotan nere mahai gainean egongo den txostena!!

Fijatu besterik ez da gaur egun edozein ligako hutsartetan ze hizkuntzatan hitzegiten den...

2011/10/19

II. Entrenatzaile bilera

Atzo bigarren aldiz saskibaloiez hitzegiteko gogoarekin entrenatzaile batzuk elkartu ginen. Hasiera batean kañoiarekin arazoak eduki eta gero konturatu ginen dena itzali eta piztu konpontzen dela.

Bideo bat ikusiz hasi ginen. Bertan hastapeneko taldeekin eduki beharreko pauta batzuk ikusi eta komentatu genituen.

- Ariketa dinamikoak erabili filak saiestuz
- Entrenamenduak umeei egokitu behar direla, jolas bitartez.
- Erasoari eta defentsari eman beharreko garrantzia
-...

Entrenamenduen ebaluaketari dagokionez amaieran jokalariekin interakzio bat sortzen zen. Saioa zemuz joan den galdetuz eta feedback bat jasoaz. Horren inguruan elkarrizketa polit bat sortu zen jaso beharreko informazioaren inguruan.

Jokalarien jarraipenaren inguruan hainbat datu jasotzearen beharra ere ikusi genuen.

Sortu zen beste eztabaida entrenamenduan egituraren inguruan egon zen. Zati bakoitzari dedikatu beharreko denbora. Banaketa alegia. Zenbat gauza bakoitzari, denboraldiaren momentuaren arabera.

Amaitzeko clinic Argentino baten zatia ikusi genuen. Bertan espazio banaketa erabiliz jokatzeko era azaltzen zuen. Blokeorik gabe toki aldaketa eta mozketen bitartez. Jokatzeko era horiek dituzten zailtasunak, jokalariak ez dituztelako mugimenduak automatikoki egiten... egokia den edo ez...

Azken finean ordu ta laurden probetxugarria. Hurrengo zita Azaroak 22, 20:00tan!

2011/10/18

Clinic Ettore Messina. Ourense 2011

Aurtengo ekainean Ourense diputazioak antolatutako jardunaldiak. Etorre Messina, Pedro Martinez... Hemen Ettorek emandako txarla interesgarria!


"Filosofía y principios de ataque"







"Entrenamiento para jugadores interiores y exteriores"



2011/10/17

Pick and Pop, beheko postean

Blokeo zuzenaren barruan bariante edo aldagai asko daude. Kontinuazioa barrura edo kanpora, blokeo hori beste blokeo batekin jarraian egiteko erabiltzen da.

Denboraldian zehar landutako blokeo zuzen mota bat erakutsiko dizuet youtubeko bideo baten bitartez.

Ez da batere ohikoa txiki batek handi bati blokeo zuzena jartzea. (Macedoniak egin duen arren Eurobasketean). Ohikoa ez denez, gizon edo emakume handia ez dago ohituta blokeoak pasatzeaz eta askotan atzean gelditzen da. Besteak laguntzara joan behar du eta jaurtitzailea bakarrik gelditzen da iskinean jaurtiketa egiteko.



"coachchus"-ek zintzilikatzen duen bideoan Bernik oso ondo egiten du, egoera horietan abantaila garbiak sortuz

2011/10/14

Beroketa adibide bat

Betiko galdera bat izaten da nola berotu partiduan egoteko lehen segundutik. Alvaro Rodrigoren bideo honetan Unicajako kanterak nola berotzen duen ikusten da.



Niri pertsonalki arritzen dit azeleraziorik ez egotea, intensidade ertain-altu bateko ariketak ez egotea aktibazio bat egoteko. Garbi dago kontaktuzko ariketak saiesten direla lesioak ekiditeko.

Norbait nola berotu pentsatzen ari bada oraindik, adibide ona dauka. Hori bai, niri hobetu daitekela iruditzen zait. Tiro ariketaren bat... Ez dakit, baloiarekin bariedade gehiago gustatzen zait. Ez sarrera ariketa tipikoa bakarrik egitea. Jokalariak aktibatuta atera behar du, ez rallatuta ariketa berdinarekin. (nere iritzia)

Koordinazio ariketak eskailerekin

Gero eta baliabide erabilgarriagoa da eskailera. Gehienetan bi edo hiru ariketekin gelditzen gea, tarteka bote ariketaren bat sartzen dugu... Hemen ariketa pilo bat dituen ariketa.

Hasieran zaila dirudi baina praktikarekin gauza asko lortu daiteke.