2014/02/14

1x1 mugimenduan

Bi ariketa hauekin 1x1ko ariketak abiaduran landuko ditugu. Aurretik eginiko teknika indibidualari oposaketa sartzen joateko balio dezakete.
 
 
Lehenengo ariketan hegalean erasotzailea jarriko da eta tiro librea defendatzailea. Defendatzaileak pasea eman eta fondoko marra ikutu beharko du defenditzera joan baino lehen. Erasotzaileak konoen atzetik abiadurako botean, erasotzeko markatuta dagoen eramua erabiliko du. Defentsak gainera partidutako laguntza edo rotazio batean lana nola egin landu dezake.
 

 
Bigarren ariketa honetan zelai erdian edo pixkat aurrerago bi fila jarriko ditugu. Berriro ere defendatzaileena eta erasotzaileena. Erasotzaileak pasea emango dio eta kontrako konoaren atzetik defenditzera joan beharko du. Erasotzaileak kontrako konoa pasa eta saskia erasotuko du. Sarrerak oposaketarekin eta abidurazko botea lantzeko aproposa izan daiteke ariketa hau.




Pasea efektoarekin

Eskubaloiean jaurtitzeko edo pasatzeko ohikoa den baliabide indibiduala ikusi daiteke bideoan. Botearen ondoren pasean efektoa emanez bikain iristen da, laguntzari aukerarik eman gabe.


Dena asmatuta dagoela esaten denean... Nork erakusten du pase mota hau?

2014/02/12

2x2 kantxa erdian

Entrenatzaileok beti izaten dugu gure erasoko jokoa desglosatu edo zatitzeko asmoa. Zailtasunak ikusten ditugu askotan horrelako egoerak lantzeko, jokalariei zaila iruditzen zaielako, batez ere zelai mugatzen badegu. Ondorengo bideoan oso garbi ikusten da partidu batean 2x2ko egoera bat. Kanasta erasotu, baloia atera, kanasta erasotu... Beti ere saskia era erosokor batean erasotuz. Kontzeptuak garbi edukiz 2x2ko jokaldia zelaiaren alde batean.


Koordinazioa baloiarekin

Teknika indibiduala lantzeaz gain, oso garrantzitsua da koordinazioa lantzea. Ohikoak dira eskaileratxoarekin egiten diren ariketak. Bai botea, bai pausoak lantzen... Baloiarekin ere eskuen koordinazioa landu behar da. Eskuaekin ariketa ezberdinak egiten ditu, esku batean baloia gora eta bestearekin bote adibidez, hala ere askotan jokalariari galderak egin behar zaizkio. Horrela baloiari begiratzeari utzi eta zelaiaren anplitudea irabazten da. Ariketa askoren artean, bideoan adibide txiki bat ikusi daiteke.


Teknika indibiduala pibotekin

Pibotekin mugimenduak lantzeaz gain, oposaketa elementuak sartzen joan behar dugu pixkanaka. 1x0 lehen pauso bezela erabili behar da, baino gero zailtasuna igotzen joan behar da oposaketa eta taldekidea sartuz. Beste ariketen artean, blokeo zuzenetan laguntzarekin iristen den oposaketa sartu dugu. Moldaketa ugari sartu ditzakegu, partiduko errealitatetik ahalik eta gertuen egoteko.

Oposaketa arrunta egin beharrean, karga rugbyko koltxonetan batetik egiten dugu. Kontaktuak gogorra izateko, partiduetan jasotzen direnak bezela.

Pasea ematen duen jokalariak lana egin dezan, botean pasea emateaz gain, errebertsoan irteera egiten saiatzen da. Pixkanaka elementu berriak sartzen joateko, gero jokalarien esku gelditzen da beti erabili edo ez.


2014/02/04

Teknika indibiduala. Esku aldaketak

Teknika indibiduala egiterako garaian, baloia dominatu eta baloiak guri ez dominatzea oso garrantzitsua da. Hurrengo ariketan jokalariak esku aldaketak egiten ditu taldekideak baloia botatzen dion bitartean. Baloia esku batekin bueltatzeaz gain, pareko pasadoreak hartzen duen norabide berdina hartu behar du. Hau da, pasadorea eskubira joaten bada, pasea jasotzen duenak ere alde horretara mugimendua egin beharko du (kasu honetan bere ezkerra, edo aurrera joaten bada, bestea atzera)

Ariketa honekin esku aldaketak egiteaz gain, gure baloia dominatu, paretik datorren baloiaren norabidea kontrolatu eta taldekideak egiten duen mugimendua errepikatu. Partidu batera eramanez, baloia eskutan daukagun bitartean, inguruan gertatzen denaz jabetu behar dugu. Gainera intentsitate handiko ariketa da.



Oraindik zailtasuna gehiago handitu dezakegu. Bi pasadoreekin, pasadore bat eta baloia lapurtu nahi dion beste jokalari bat, eremua mugatuz, esku aldaketa mugatuz, lurrean konoak edo objetuak jarriz eta saiestu egin beharko ditu...