2013/12/13

Aleroa barrun, hegal pibota kanpoan

Aste honetan izandako elkarrizketa batean saskibaloiean dena asmatuta dagoen edo ez hitzegin zen. "Asmakizun" edo azken urteetako berrikuntzen artean aleroak posteatzea eta hegal pibotak kanpotik jaurtitzea komentatzen zen. Beheko bideoan ikusten den bezala. Dena asmatuta dago?



Beste alde batetik, horrelako partiduak edo mugimenduak ikusten, entrenatzaileak ze zailak garen hausnartzen dut. Bideoan baloia sartzeko ez dago konplikaziorik eta guk mila mugimendu bilatzen ditugu baloia iristeko. Zergatik konplikatzen gara horrenbeste askotan?

Kanpoko ligak ikustea gustatzen zait. Gauza ezberdinak, mugimendu "berriak"... Aukera badaukazue, gomendagarria.

Basketball Coaching Library

Basketball Coaching Library orria FIBAk entrenatzaileentzat sortutako webgunea da. Ariketak, artikuluak, entrenatzaile txarlak... Benetan gomendagarria!

http://coachinglibrary.fiba.com/