2014/02/14

1x1 mugimenduan

Bi ariketa hauekin 1x1ko ariketak abiaduran landuko ditugu. Aurretik eginiko teknika indibidualari oposaketa sartzen joateko balio dezakete.
 
 
Lehenengo ariketan hegalean erasotzailea jarriko da eta tiro librea defendatzailea. Defendatzaileak pasea eman eta fondoko marra ikutu beharko du defenditzera joan baino lehen. Erasotzaileak konoen atzetik abiadurako botean, erasotzeko markatuta dagoen eramua erabiliko du. Defentsak gainera partidutako laguntza edo rotazio batean lana nola egin landu dezake.
 

 
Bigarren ariketa honetan zelai erdian edo pixkat aurrerago bi fila jarriko ditugu. Berriro ere defendatzaileena eta erasotzaileena. Erasotzaileak pasea emango dio eta kontrako konoaren atzetik defenditzera joan beharko du. Erasotzaileak kontrako konoa pasa eta saskia erasotuko du. Sarrerak oposaketarekin eta abidurazko botea lantzeko aproposa izan daiteke ariketa hau.




No hay comentarios:

Publicar un comentario