2014/10/30

Denboraldiko aste normal bat

Aurreko asteko partidu prestaketaren inguruko txarla osatzeko asmoz, aste normal bateko lana edo egitura gutxi gora behera azaltzen saiatuko gara. Batzutan gauza batzuk, besteetan beste batzuk. Hau adibidez aste hontakoa da.

Aurten igoerarekin 5x5ko ariketei denbora gehiago dedikatzen zaionez, teknika indibidualeko saioak proposatu dira jokalariek beraien progresioarekin jarraitu dezaten eta beraien mugimenduei egotutako ariketak egiten saiatzen gara.




Astelehena:

Entrenamendua baino lehen teknika indibiduala, kasu honetan (edo astelehen honetan) botea. 25-30min


Astelehenetan entrenamendua gimnasioan lan fisikoarekin hasten da. 30min inguru eta ondoren kantxako lana. Guztira 1:30h inguru.


Entrenamenduaren ondoren eta asteko teknika indibidual antolaketaren arabera jokalari bat/batzuk tiroa egiten gelditzen dira. 10-15min





Asteartea:

Entrenamendua baino lehen asteko lehen bideo saioa dago. Asteburu akatsak eta hobetu beharrekoa aztertzen dira. Ondoren kantxan entrenamendua. Bukatutakoan entrenamenduaren arabera tiro saioa egoten da jokalariren batekin astelehenean bezala.





Asteazkena eta osteguna:

Jokalarien denboraren arabera teknika indibidualeko saioak proposatzen dira. Gehienez 2-3 jokalari elkartzen dira. Eguerdian eta arratsaldetan egiten dira entrenamenduak. Asmoa ahal danean behintzat bi astez behin gutxienez horrelako saio bat egitea (libre edo gogoarekin dauden jokalariekin noski). 45min-1h inguruko saioak izaten dira. Taldean karga edo neke handia nabaritzen bada entrenamendu mota hauek ez dira proposatuko, atsedena ere entrenamenduaren zati garrantzitsua da.





Ostirala:

Entrenamendua baino lehen tiro-teknika indibidual saioa intentsitate oso bajuan. Astean zehar ezin izan duen eta gogoarekin dagoen jokalariekin.

Bideo saioa egoten da kantxara sartu baino lehen. Asteburuko aurkaria aztertzen da eta entrenamenduan egingo den lana azaltzen da asimilazioa azkartu nahiean. Bideo hau ere normalean partidu aurreko lehen txarlan ikusten da eta jokalariei internetez bidaltzen zaie txostenarekin batera lasaiago ikusi nahi badute edo zalantzarik sortzen bazaie.

Kantxan entrenamendua egiten da baino aurkarian atentzioa bezeria jarriz.



No hay comentarios:

Publicar un comentario